Innovate & Transform, berrikuntza dinamika egunkoenak

11 August, 2017

Ekintzailetza eta berrikuntza proiektuen garapenean AZARO FUNDAZIOAk duen 10 urte baino gehiagoko esperientziaren fruitua da IT, Innovate & Transform.

 

Merkatu ikuspuntutik hasten da gure jarduna, ideiak sortuz, enpresan berrikuntza prozesuak azeleratuz, eta  produktu eta zerbitzu  berriak merkaturatu arteko ibilbidean enpresari lagunduz. Enpresetan berrikuntza dinamika konstantea martxan jartzea da gure erronketariko bat, horretarako definituriko berrikuntza sistema enpresan ezarriz.

 

Balio erantsia duten lankidetza proiektuak bultzatzen ditugu, proiektuaren garapenerako beharrezkoak diren bazkide estrategikoen identifikazioa eginez, ko-kreazio mahaien dinamizazioaren  bidez, eta produktu, zerbitzu edo/eta negozio eredu  berriak definitzeko lankidetza estrategiak garatuz.

 

Proiektuetan dugun inplikazioa da gure bereizgarria. Lan talde anitzak osotzen ditugu,  enpresa barnean integratzen gara, enpresaren filosofiara doitutako harreman hurbil eta malgua lanerako oinarri ditugu eta hainbat sektoretan dugun esperientzia zabala eskaintzen dugu.


+info:
www.azarofundazioa.com