Bioaraba Azoka Ekologikoaren IV. edizioa izango da Gasteizen

9 August, 2017

Azaroaren 3, 4 eta 5ean, Vitoria-Gasteizeko Iradier Arenan, BIOARABA azoka izango dugu. Mash Media-k antolatutako deialdi honetan Produktu Ekologikoak, Bizi Osasuntsua eta Ardurazko Kontsumoa biltzen dituen Azoka ospatuko da.

Bertan 70 bat erakuslek Ingurunea errespetatzen duen bizimodu osasuntsuagoa lortzeko azken berrikuntzak erakutsiko dituzte. Erakusle, ekoizle ekintzaile, banatzaile, merkatari, bisitari profesional, produktu ekologikoen kontsumitzaile, erakunde, elkarte eta bisitarien bilera puntua izango da.

Bizimodu osasuntsu eta ekologikorako alternatiba anitz aurkeztuko dira, eta eraikuntza iraunkorra, energia berdeak, ekoturismoa, garraio iraunkorra, moda organikoa, gehigarriak terapia naturalak eta abarren alternatibak eskainiko dira.

BIOARABA sektoreko erreferentziazko azoka bihurtu da, batez besteko etorrera 18.000 pertsonakoa izanik. Eta Gasteiz baino toki hoberik ezin hauta zitekeen: 2012ko Europako Hiriburu Berdea, oraindik ere bizimodu ekologiko eta iraunkorragoa lortzeko lanean dabilen hiria. BioArabako bisitariek produktuak erosi ahal izango dituzte; era berean, ardurazko kontsumorako bide berritzaileenak ezagutu ahal izango dituzte, eta konferentziak eta ‘show-cooking’ deituriko kozina erakusketak ikusteko aukera ere izango dute.

Jardunaldiak Vitoria-Gasteizko Udaletxearen, Eusko Jaurlaritzaren eta Arabako Foru Aldundiaren babesa izango du.

Fundación Vital Fundazioa, ENEEK (Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseilua), Yogi Tea eta Bio Eco Actual eta Bueno y Vegano argitalpenek kolaboratzen dute.

Informazio gehiagorako: www.bioaraba.com