BIME Startup Summit-ek 65 diru-ezarle berretsi ditu 2017ko ediziorako

16 August, 2017

BIME Startup Summit 2017a BEC Bilbao aretoan izango da urriaren 26 eta 27an. Zenbait adituk hitzaldiak emango dituzte jardunaldian zehar, horretarako prestaturiko zenbait paneletan. BIME Startup Summit 2017ak dagoeneko 65 diru-ezarle lortu ditu, hauen artean Sitka Capital, Wayra, Bizkaia Seed Capital, Samsung Venture Investment eta Ricari.

Proiektua Euskal Autonomia Erkidegoan gauzatuko da, Europako ekintzailetza gune nagusienetariko bat, BIME Startup Summit-ek bere prentsa-agirian adierazi bezala.

Euskal Autonomia Erkidegoan 35.000-55.000 ekintzaile daude, azken hiru urteetan 42.000 enpresa eta 82.000 lanpostu sortzea eragin dutenak.

Beraz, BIME Startup Summit-ek ekintzaileak eta diru-ezarleak bildu nahi ditu Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren, SPRI garapen agentzia, Eusko Jaurlaritzaren laguntza izango dituen jardunaldi honetan.

 

BIME Startup Summit-en egitarauaren aurrerakina

Jardunaldiak dagoeneko zenbait panel aurreratu ditu. Hasteko, Prodigioso Volcán proiektuaren partaide eta manager den Ana Ormaecheak sarrera hitzaldia egingo du.

Urriaren 26an, lehenbiziko panela “Industrias Creativas: un entretenimiento muy serio” izango da. Bertan, industria sortzaileetan ekintzailetzaren sektorea zertan den azalduko da. Daniel Romy (Media Digital Ventures), Pablo Ventura (K-Fund), Guillermo Arregui (Emprendiza) eta Pablo Lancry (Bankinter) adituek parte hartuko dute.

“Inversores: ¿Cuál es tu tipo?” deitutako bigarren panelean jokabide bereiziak dituzten diru-ezarleen arteko ezberdintasunak azalduko dira, adieraziz proiektu bakoitzean zeinek funtzionatzen duen hobeki. Panel honetan honako adituak mintzatuko dira: Unai Extremo (VirtualWave + Basque Game), Aletxu Echevarría (The Blackout Project + Eiken) eta Asier Quesada (Delirium Studios).