Addilanek eta KirolDNAk lortu dituzte ekintzailetza berritzaileari emandako Toribio Echevarria sariak

13 July, 2017

Fabrikazio aditiboan aritzen den industria-esparruko enpresa bati, Addilani, eta kirolarientzako irtenbide bioteknologikoak eskaintzen dituen beste bati, KirolDNAri, Toribio Echevarria sariak – Euskadiko Ekintzailetza Berritzailearen sariak eman dizkiete. KirolDNA, «Enpresa Asmoak» kategorian, eta Addilan, «Enpresa Berria» kategorian, gaur eguerdian, sari horien 27. edizioko banaketa-ekitaldian protagonista izan dira. Deialdi horretan emandako gainerako aitorpenak Home, Carabinas Cometa, AYA, Aguirre y Aranzabal eta Nesplora enpresentzat izan dira.

 

Toribio Echevarria sariak Eibarko Udalak eta BIC Gipuzkoak sustatzen dituzte, pertsona ekintzaileen lana aitortzeko, eta ekintzailetza berritzailea eta enpresa-proiektu berriak sortzea bultzatzeko. Egun, Euskal Autonomia Erkidegoko ideia eta proiektu ekintzaileen sariketa nabarmenena bihurtu da. Sarien edizio honek 31 enpresa-ekinbide jaso ditu honako sektore hauetatik: industria/jasangarritasunetik, fabrikazio aurreratutik, bio/osasunetik eta IKTetatik.

Enpresa irabazleen berri gaur eguerdian eman dute, Eibarren, sari-banaketaren ekitaldian. Inguru ekintzaileko pertsona eta Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa-, hezkuntza- eta erakunde-esparruetako ordezkari asko egon da.

Era berean, ekitaldian «Iñaki Goenaga Aitorpena» ere eman dute, haren bi kategorietan: Eibarko Enpresan eta Bikaintasun Ekintzailean. Sari horrek Eibarko enpresak eta ekintzaileak aitortu nahi ditu, haien berrikuntza teknologikoaren aldeko apustuan beren inguruaren garapen sozialari eta ekonomikoari nabarmen lagundu dioten horiek.

 

TORIBIO ECHEVARRIA SARIEN 27. EDIZIOKO ENPRESA IRABAZLEAK

 

«Enpresa Asmoak» kategoria

  • «Enpresa Asmoak» saria

KirolDNA: Kirol profesional eta amateurrerako irtenbide bioteknologikoen garapena eta merkaturatzea, analisi genetikoetan oinarrituta. Lesioak izateko arriskua atzematen du, eta nutrizioaren, entrenatzeko jarraibideen edo nekearen inguruko orientabideak ematen ditu.

 

«Enpresa Berria» kategoria

  • «Enpresa Berria» saria

Addilan: Ekarpen-tasa handiko, WAAM teknologiako fabrikazio aditiboko sistemen diseinua, fabrikazioa eta merkaturatzea. Haren jarduera balio erantsi handiko eta tamaina ertain-handikoen osagaien merkatura bideratuta dago, sektore aeronautikorako, aeroespazialerako, energiaren edo ontzien sektorerako, besteak beste.

 

  • «Nazioartekotzeko Babesa» saria

HOME (Health Operations Management Engineers): Ingeniaritza logistikoa, osasun-sektorean irtenbide logistiko integralak eskaintzera bideratua, sistemak aztertuz, diseinatuz, landuz eta horien mantentze-lana eginez.

 

 

«Iñaki Goenaga AITORPENA» Eibarko enpresari

Armagintzako Elkarteak aurten 50 urte betetzen dituela kontuan hartuta, aitorpena ematea erabaki da mendeurrena ospatzen duten eta Eibarko armagintzako industriaren erreferente bihurtu diren bi enpresari: CARABINAS COMETAri eta AYA, Aguirre y Aranzabali.

Biek merkatu aldakor baten eskaerara egokitzen jakin dute, nazioarteko merkatu zorrotzenetarako gama goreneko produktuen fabrikazioan espezializatuz.

 

 

«Iñaki Goenaga AITORPENA» Bikaintasun Ekintzaileari

Nesplora: Duela bederatzi urte sortu zen enpresa hori, eta egunetik egunera indartzen ari diren teknologiak giza portaeraren analisirako erabiltzen ditu. Egun, enpresa lider bat da portaeraren diagnostikorako, tratamendurako eta analisirako irtenbide aurreratuetan.

 

«Enpresa Asmoak» eta «Enpresa Berria» kategorietako sariak 10.500 eurokoak dira, eta hainbat laguntza-, prestakuntza- eta aholkularitza-programetara sartzeko aukera ematen dute. «Nazioartekotzeko Babesa» deritzon kategorian saritutako enpresak ere laguntza ekonomikoak eta aholkularitza ditu, bere garapen-prozesua beste herrialde batzuetan egin ahal izateko.

 

 

SARI-BANAKETA

Toribio Echevarria sariak banatzeko ekitaldia izan da, Eibarko Ik4-Tekniker zentroan. Besteak beste, honako hauek bertaratu dira: Gipuzkoako diputatu nagusia, Markel Olano; Eibarko alkatea, Miguel de los Toyos; Ainhoa Aizpuru, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekako diputatua eta Estíbaliz Hernáez, Eusko Jaurlaritzako Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordea.

t Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburua, Arantxa Tapia; eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko eta Ogasun eta Finantzetako diputatuak, Ainhoa Aizpuru eta Jabier Larrañaga.

Haien hitzaldietan, guztiek azpimarratu dute Toribio Echevarria sarien garrantzia eta pertsona ekintzaileen eta Euskal Autonomia Erkidegoko produkzio- eta enpresa-ehunaren eraldaketari laguntzen dioten proiektuen lanaren balioa.

Ekitaldian, Manuel Varelak, SILO aholkularitzako zuzendariak eta erosketa publiko berritzailean adituak, hitzaldi bat eman du erosketa publiko berritzaileak lehiakortasun-eragile gisa duen garrantziaz.

Sariketa sortu zenetik enpresa-arloko 597 ideia eta proiektu baino gehiago aztertu dira. Aurreko edizioetan saritutako proiektuek 37 milioi euro inguru inbertitu dituzte, eta 750 lanpostu baino gehiago sortu, horietako gehienak kualifikazio handikoak.

Toribio Echevarria sariak Eibarko Udalak eta BIC Gipuzkoak sustatutako ekinbide bat dira, eta honako hauek ere parte hartzen dute: Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Ekintzailetzaren, Berrikuntzaren eta Informazio Gizartearen Zuzendaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekako Departamentuak. Gainera, honako hauek ere aritzen dira elkarlanean: Gipuzkoako Bazkundea, Elkargi, APD, El Diario Vasco, SPRI, eta Adegi, Cebek eta SEA enpresaburuen elkarteak