Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 21 maiatza, 2018 Ekintzailetza Start up UP Euskadi

Segurtasun Integraleko RKL aholkularitzak jaso du I. CEBEK Emprende Saria

CEBEKek (Bizkaiko Enpresen Konfederazioak) Euskalduna Jauregian egin duen Urteko Batzar Nagusian egin da sari-banaketa ekitaldia.

Segurtasun Integraleko RKL aholkularitzak jaso du I. CEBEK Emprende Saria, zeinaren helburua baita aitorpena egitea konpromiso, partaidetza, berrikuntza eta lehiakortasunaren erakusgarri diren, eta hazteko eta balioa, enplegua eta aberastasuna sortzeko gai diren Bizkaiko enpresa sortu berriei.

CEBEKek (Bizkaiko Enpresen Konfederazioak) Euskalduna Jauregian egin duen Urteko Batzar Nagusian egin da sari-banaketa ekitaldia.

Proiektu irabazlea hautatzeko orduan, epaimahaiak kontuan hartu ditu hainbat irizpide: talde sustatzailea, abantaila lehiakorra, merkatua, lehia, berrikuntza, hazkuntza, eskalagarritasuna, trakzio-indarra, kapital-premia, eta lidergoa eta pertsonen kudeaketa, besteak beste.

 

Segurtasunaren kudeaketa integralerako eredua

RKL, Segurtasun Integral eta Independenteko Aholkularitza eta Ingeniaritza, 2016ko abenduan sortu zen Álvaro Ubierna eta José María Sanzen eskutik, aurrerago Iñaki Eguia batu zitzaielarik. Konpainiaren helburua da mundu fisiko eta logikoaren mehatxu eta arrisku berriei aurre egitea, konbergentziaren ikuspuntutik eta kudeaketa integraleko eredu batetik abiatuta. Bezeroari begira, xedetzat dauka bere segurtasun-ildo guztiak hobetzea eta inbertsio errepikariak optimizatzea.

Hala, konpainiak 3 negozio-ildo dauzka, aukera ematen diotenak bezeroaren negozioaren helburu globalarekin bat egiteko: aholkularitza estrategikoa, sistemen ingeniaritza, eta 4.0 as a project segurtasun konponbideak.

Bestalde, bere izaera berritzaileari jarraiki, gaur egun RKL buru-belarri ari da lanean 4.0 as a project konponbideak garatzeko, zeintzuek modu integralean erantzuten baitiete segurtasun arazoei. BlackScreen (BKS) da bere produktua, segurtasunari aplikatutako adimen konponbide bat, kontrol-sistema anitzeko gertakariak jasotzen dituena. Iturri logiko desberdinetako anomaliak ere identifikatzen ditu, eta erabakiak hartzen laguntzen duten emaitza analitikoak aurkezten ditu. Bestalde, berrikuntza irekian oinarritutako Virtual Ecosystem for Safety and Security (VES) eraldaketa digitaleko ereduarekin posible da segurtasun eta larrialdietarako prozesuak eta arlo horietako pertsonak eraldatzea; sistema horrek eszenatoki fisikoa birtualizatzen du, euskarria ematen dielarik, besteak beste, babes zibilari, poliziari, su-hiltzaileei eta tokian tokiko esku-hartze zerbitzuei.

 

Segurtasunaren eraldaketa digitala

RKL aholkularitzaren indar-gune handiena bere lantaldea da. Profesional horiek 25 urtetik gorako ibilbide profesionala dute sektoreko hainbat enpresatan, eta goi-mailako espezializazioa eta prestakuntza dute segurtasunaren hainbat arlotan: safety, security, segurtasun fisikoa eta segurtasun logikoa.

RKL hasiera-hasieratik posizionatu da Euskadiko segurtasunaren eraldaketa digitalaren arloan, eta PiggyBack estrategia baliatu du beste eremu eta merkatu batzuetan garatzeko. Hala, une honetan, BEAZek diruz lagundutako Nazioartekotze Plan bat garatzen ari da Latinoamerikako eta Middle East eremuko herrialdeetarako.

CEBEKek sariketaren lehen edizioan emandako sari honek aitorpena egiten dio RKL-k eraldaketa digitalaren arloan egin duen lanari, eta bultzada bat ere bada segurtasunerako konponbide berri eta berritzaileak bilatzen jarraitzeko.


Segurtasun Integraleko Aholkularitza
RKLintegral.com

 

Lotutako albisteak

Wake Up Euskadi 27 Marzo, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
27 Marzo, 2024 Ekintzailetza
Gamanek aldagailu inklusiboak eta higienikoak diseinatzen eta instalatzen ditu desgaitasuna duten pertsonentzat
Irakurri gehiago
26 Marzo, 2024 Ekintzailetza
Nola izan enpresa ekintzaile bat Barnekintzaile programarekin, barne-ekiteko laguntza.
Irakurri gehiago
26 Marzo, 2024 Ekintzailetza
Ekintzaileentzako laguntzak: Bihur ezazu zure negozio ideia enpresa berritzaile eta errentagarri Ekintzailerekin
Irakurri gehiago
Bakarts.io Bakarts 26 Marzo, 2024 Ekintzailetza
Bakarts, artearen NFTen ‘marketplace-a’
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak