Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 13 apirila, 2018 Ekintzailetza Start up UP Euskadi

Innova Bilbao kongresuaren VI. edizioa Guggenheim museoan egingo da

El Correo egunkariak antolatzen duen Innova Bilbao kongresua ezinbesteko hitzordu bihurtu da enpresen berrikuntza eta sormenaren munduan.
Innova Bilbao

El Correo egunkariak antolatzen duen Innova Bilbao kongresua ezinbesteko hitzordu bihurtu da enpresen berrikuntza eta sormenaren munduan. Apirilaren 20an eta 21ean Bilboko Guggenheim Museoan elkartuko dira berriro hainbat sektoretako -marketin digitala, ekintzailetza, adimen artifiziala, teknologia berriak edota sare sozialak- aditu onenak, ahaztu gabe gizakiaren ikuspegiak bultzatzen gaituela berrikuntza bilatzera.

 

Horregatik, Innova Bilbao ekitaldian gogoeta egingo da enpresa eta ekintzailetza arloetako eta esparru pertsonaleko joera berriei buruz. Kongresuaren bi jardunaldietan zehar, hizpide hartuko dira berrikuntza teknologikoa, komunikatzeko modu berriak, dibulgaziorako bide modernoak edota nola berrasmatu bizimodua etorkizun berritzaile bat bilatzeko. Hizlari arituko dira, besteak beste, Toni Segarra (Espainiako XX. mendeko publizitate sortzaile berritzaileena), Carlos Jean (musikaria, kantaria, produktorea eta DJa), Aleyda Solis (SEO aholkulari ezaguna) edota Andy Stalman (branding arloko munduko aditu garrantzitsuenetako bat).

Musikaren aurpegi ludiko eta dibulgatiboena izango da Innova Bilbao kongresuaren VI. edizio honetako protagonistetako bat, Miguel De Páramoren eta Jaime Altozano musika-konposatzaile eta -produktorearen eskutik. “Yo Fui a EGB” fenomeno nostalgikoaren sortzaileek azalduko dute zeintzuk diren adin mugarik ez daukan produktu horren gakoak, nola hasi zen bi lagunen blog modura eta nola bihurtu den aztertzeko moduko transmedia-proiektu bat.

Innova Bilbao kongresuaren indar-guneetako bat beti izan da ekitaldiaren amaierako hitzaldia. Hala, Eduardo Anítua zirujauak, Aitor Elizegui chefak, Pablo Pineda maisu, idazle eta aktoreak eta, besteak beste, Mikel Ayestarán gatazka-eremuetako berriemaileak beren esperientzia pertsonal, humano eta hunkigarriak partekatu dituzte beste edizio batzuetan.

Seigarren edizio honetan, Julen Guerrerok, Athletic Clubeko kapitain ezagunak, emango dio buru ekitaldiari. Bere hitzaldian hizpide izango ditu nola hasi zen futbolean, zein izan den bere ibilbidea eta zein ziurgabea den eliteko kirolari baten bizitza futboleko botak kentzen dituenean…

Laburtuz, egitarau anbiziotsu bat bertaratuek hobeto ezagutu ditzaten berrikuntzaren -etorkizuna eraikitzearen erronka zail horren- sekretuak.

www.innova-bilbao.com

 

Lotutako albisteak

Alfa Quantum 29 Marzo, 2024 Ekintzailetza
Alfa Quantumek teknologia kuantikoa ikastetxeetara hurbiltzen du
Irakurri gehiago
Wake Up Euskadi 27 Marzo, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
27 Marzo, 2024 Ekintzailetza
Gamanek aldagailu inklusiboak eta higienikoak diseinatzen eta instalatzen ditu desgaitasuna duten pertsonentzat
Irakurri gehiago
26 Marzo, 2024 Ekintzailetza
Nola izan enpresa ekintzaile bat Barnekintzaile programarekin, barne-ekiteko laguntza.
Irakurri gehiago
26 Marzo, 2024 Ekintzailetza
Ekintzaileentzako laguntzak: Bihur ezazu zure negozio ideia enpresa berritzaile eta errentagarri Ekintzailerekin
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak