Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 11 apirila, 2018 Ekintzailetza UP Euskadi

Andrea Vicario eta Adrián de Andrés, INUSUAL: Sormena, Berrikuntza eta Elkarlana Bilbon

Andreak eta Adrianek Bilboko INUSUAL Komunitatea bultzatzen dute. Pertsona berritzaileen bat egitea da, non aldiro ezagutzak, sinergiak eta garagardoak partekatzen dituzten,..

Andreak eta Adrianek Bilboko INUSUAL Komunitatea bultzatzen dute. Pertsona berritzaileen bat egitea da, non aldiro ezagutzak, sinergiak eta garagardoak partekatzen dituzten, lan-harremanak eta buru erne, sortzaile eta ekintzaileen arteko harremana errazten duen giro atseginean.

Honekin batera, beste Inusual Komunitate batzuekiko network aktiboa bultzatzen dute, Erakundeek “Jada Giza Baliabideak barik, Baliabidedun Gizakiak…!” behar dituztela irmoki defendatuz.

 

Andrea, Zuzenbidea ikasi eta Ekonomian espezializatu zinen. Konta iezaguzu, Deustutik irten ezkero, norantz zuzendu dituzun zeure lehen pausoak.

Halaxe da, Zuzenbide Ekonomikoko Gradua egin nuen Deustuko Unibertsitatean, eta neure formakuntza osatu nuen Abokatutza eta Enpresa Masterra egitean, lan mundurako bi irteerak konbinatuz, zuzenbidezkoa eta enpresazkoa. Azken urteotan praktikak egin ditut Bulego eta erakunde publikoetan, baina betiere Eskolan eta Unibertsitatean egin nituen boluntariotzen bidez, zeintzuetan pertsonekin lan egiten nuen. Argi izan nuen beti enpresen mundura zuzenduko nuela neure geroa.

Betidanik izan dut argi erakundeen mundua gustatzen zaidala, ikuspegi zabalagoaz hornitzen ninduelako, eta pertsonekin edo diziplina anitzeko taldeetan jarduteak pertsona gisa aberasten gaituelako. Etengabeko eboluzioan zaude, bai langile mailan, bai pertsona mailan ere, erronka berriak izateko eta hazteko gogoz.

 

Helburutzat ezagutza ekonomiko eta juridikoak edota lan-arazoak konpontzea dituzu. Talentua, Ekodiseinua, Garapen Iraunkorra eta enpresen mundua interesatzen zaizkizu…

Egia esan, neure burua berriz definitzen ari naiz; neure marka pertsonala lantzen dihardut, argi izan dezadan benetan gustuko dudan eta sinisten dudan hartan jardungo dudala. Pertsonen ikuspuntutik, interes berezia dut transformazio digitalaren esparruan, hala nola garai digitalera egokitzen diren erakundeak; berrikuntza, talentuaren kudeaketa (employer branding), enpresen garapen iraunkorra, branding-a, social media eta beste hainbat elementu biltzen baititu.

Gainera, badut uste neure formakuntza mixtoak aberastu egiten nauela; antzekoak diren pertsonek ezagutza bereiziak ditugu, eta erabakiak hartzerakoan, bata-bestea aberasten duten faktoreak ditugu. Gaur egun, langileak polibalenteak gareneko gizarteetan jartzen dugu fokua; zuzenbidea ikasten duen pertsona bat Giza Baliabideen edota Marketing-eko sail batean ere egon daiteke, eta ez bakarrik Legezkoan. Ikus daitekeenez, Adrianek eta biok erakundeen ‘ezohiko’ ikuspegia dugu. Gure ustez, titulu bat oso ondo dago akreditazio gisa, baina pertsona baten baloreak horrez gaindi daude…

 

Adrian, berrikuntza da zure bereizgarria, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako formakuntzaren gehigarri. Eta zeure lan ibilbidea “intraenprenditzen” hasi duzu!

Hala da, bai. Enpresa Berrikuntzan hasi ezkero, argi izan nuen neure jarduera profesionala hemen garatu nahi nuela. Esparru honetako praktikak bilatzen nebilela, sail berri bat sortzen ari zen ‘Dominion’ ezagutu nuen, eta bertara batu ninduen StartUpekin elkarlanean aritzeko eta neure proiektuak sortzeko. Oso pozik nago haiekin eta haiengandik ikasten ari naizen guztiarekin…

 

Orain irrika berriak dituzu StartUpen garapenean, transformazio digitalean, Big Datan…

StartUpen munduak ezagutu nuenik erakartzen nau, batez ere nirekin bat egiten duten jende proaktibo eta berritzaileak, norbera hazi eta dagoen tokitik harago begiratzera bultzatzen duelako.

Transformazio digitala eta haren inguruko teknologia oro, hala nola Big Data, LoT-a eta Inteligentzia Artifiziala, nire irrika nagusia dira. Interes handia sortzen dit enpresak eta gizartea nola ari diren asimilatzen ikasteak, eta paradigma aldaketa honetan parte hartu nahi nuke. Potentzial guzti hau modu arduratsuan garatzen lagundu nahi nuke.

Oraintsu Big Dataren taldean ari naiz, datuen analisiaren bidez enpresei aukerarik onenak hartzen laguntzen diena. Teknologia hauen eta besteren proiekzioa ulertzen hasia naiz, liluragarria da duten eragina… mundua aldatu egingo dute, eta hantxe nahi dut egon aldaketa bera bermatzen!

 

Berrikuntza, Ekintzailetza, Elkarlana, Pertsona Banakoak… Bilboko “Inusual” Komunitatearen bultzatzaile zarete. Zertan datza ekimen hau?

Gaur egun haien ‘Zirkuluetako’ bat antolatzen ari gara, Bilbokoa. Bertan, txostengileek beren ezagutzak partekatzen dituzte, eta amaitutakoan, txostengileek eta etorritako pertsonek sinergiak partekatzeko networking-a osatzen dugu giro informal batean, garagardoa eskuan, ‘Coworking ICAZA Colaborando’ bezalako giro lasaian.

 

Bilera bakoitzera, beren esperientziak partekatzen dituzten “Ezohiko” pertsonak gonbidatzen dituzue. Nortzuk nahiko zenituzkete hurrengo bileretan?

Esparru desberdinetako profesionalak gustatzen zaizkigu. Arreta bereziki deitzen digute erakundeetako beren aktibitate profesionalaz harago doazenek, etengabeko eboluzioan baitaude.

Esaterako, berrikuntza eta transformazio digitalean gustatuko litzaiguke Silvia Leal, Raqyel Roca, Mosiri Cabezas, Luis Rajas eta Ignacio Villoch bertaratzea; beste horrenbeste Raul Otaola eta Alfonso Prim ekintzailtzetzan; markak eta marketing digitalean Boris Mercier eta Andy Stalma, eta psikologian Patricia Ramírez eta Rafael Santadreu, erreferenteetarik batzuk aipatzearren.

 

Noiz izango duzue hurrengo Inusuan bilera? Nortzuk gonbidatuko dituzue?

INUSUAL Komunitatearen III. bilera apirilaren amaiera aldean izango da. “Javi”-ak izango ditugu bertan: Javier Soberón eta Javier Gutiérrez Freire, Marketingeko Coacharen kide fundatzaileak, ekoizpen altuko taldeen eta erakundeen PNL-etan adituak. Haiekin batera Juan de la Herrán (Juan de la Herrán y asociados), bokazioz Growth Hacker eta formakuntzaz Ingeniari Informatikoa, teknologia berrien eta babes teknologikoen esparruan espezializatua dena.

 

‘Inusual’-ek lidergoa duten pertsona berritzaileak eta “ohikoaz kanpoko erakundeak” prestatzen ditu…

Bartzelonan hasi ginen 1997an, langile berritzaileen komunitate bezala. Egun, ezinbesteko berrikuntzako eta antolakuntzarako sormeneko zerbitzu arinetan diharduen lehen enpresa osatzen dugu. Erakunde handiei aldaketa burutzen laguntzen diegu haien taldeen potentziala ateraz, gero eta arinagoak eta berritzaileagoak izan daitezen.

Ihaz XX. urteurrena ospatu genuen; hargatik, zirkuluak aktibatzen ari gara Bilbo, Bartzelona eta laster batuko den beste hiriren batean.

Gure zerbitzuak lau ekintza lerrotan banatzen dira:

– Aholkularitza antolakuntzarako sormenean

– Metodologia sortzaileen ekipamendua

– Elkarlanerako guneak sortu

– Proiektu berritzaileak garatu

 

Informazio gehiagorako: www.Inusual.net

comunidad inusual bilbao

Lotutako albisteak

Wake Up Euskadi 25 apirila, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Premios ON Bizkaia 24 apirila, 2024 Ekintzailetza
“Bizkaia enpresekin eta pertsona ekintzaileekin lankidetzan ari da jasangarritasuna eta berrikuntza sustatzeko”
Irakurri gehiago
23 apirila, 2024 Ekintzailetza
Emen4sport, kirol-arrakazta edonoren eskura I+G+b baten bidez
Irakurri gehiago
Brandfy startup 23 apirila, 2024 Ekintzailetza
Brandfy, markak diseinatzeko prozesua birdefinitzen duen Adimen Artifizial Sortzaile tresna
Irakurri gehiago
Absentix 22 apirila, 2024 Ekintzailetza
Absentixek lan-absentismoaren kostuak murrizten ditu, enpresen lehiakortasuna eta produktibitatea handitzeko
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak