EDPk Gipuzkoako Dutt startup-a hautatu du bere azelerazio programan parte har dezan

22 April, 2017

Dutt, Montelec Montajes Electrónicos, S.L. konpainia gipuzkoarra hautatuetako bat izan da EDP energia enpresaren startup-ak azeleratzeko programan parte hartzeko. Programa hori Madrilen egingo da, Google Campusean.

EDP energia-enpresak lehen aldiz jarri du martxan ekintzaileentzako azelerazio programa hau, helburutzat harturik energiazko produktu eta zerbitzu berriak garatzea.

 

Saiootan parte hartzen duten enpresek prestakuntza jasoko dute negozio garapenerako teknikei buruz eta merkatuan aurkezteko moduko produktu bideragarri (MVP) baten sorkuntzari buruz.

 

Programa trinko honetan parte hartuz, startupek hainbat abantaila eskuratuko dituzte, esaterako, EDPko profesionalen aholkularitza, laguntza emango baitiete ekintzaileei beren ideia berritzaileak garatzeko.

 

EDPk Beta-i enpresaren laguntzarekin jarri du martxan programa hau, eta ekimen honekin indartu egingo du ideia berritzaileak bultzatzearen alde egin duen apustua, ideia horietatik etorriko baitira energiazko produktu eta konponbide berriak, garapen sostengarri komuna bermatuko dutenak.

 

Aukeratutako startupek Madrilen, Bartzelonan, Gipuzkoan, Gasteizen, Malagan, Caceresen eta Asturiasen dituzte egoitzak. Lan-eremu askotan jarduten dute: energia kudeatzeko sistemen garapena, energia berriztagarriei aplikatutako konponbideak, e.a.

 

Lehen fase honen ondoren, enpresek ideia berritzaileak lantzen jarraituko dute maiatzaren amaierara arte, eta orduan, programaren bigarren fasean sartuko dira, zeinetan egindako lanaren emaitzak erakutsiko dituzten.

EDP

EDP nazioarteko energia-talde bat da, liderra dena balio sorkuntzan, berrikuntzan eta sostengarritasunean. Dow Jones Sustainability Indexes-eko (World eta STOXX) kide da, eta mundu mailako liderra energia berriztagarriaren arloan. Espainian, EDP erreferentziazko konpainia da energia merkatuan, presentzia du argindarraren nahiz gas naturalaren sorkuntzan, banaketan eta merkaturatzean, eta baita ere zerbitzuetan, hiru milioitik gora bezero dituelarik.
www.edpenergia.es

Dutt

Dutt enpresak potentzia eta kontrolerako konponbide elektronikoak diseinatzen eta fabrikatzen ditu, eta Pasaban talde industrialeko kidea da. Dutt konpainiak sektoreko enpresa liderrekin lan egiten du, eta elkarrekin garatzen dituzte energia eta industria sektoreetarako konponbide berritzaileak. Egin dituzten garapen batzuk lotura dute mugikortasun elektrikoarekin, biltegiratze elektrikoarekin eta Ekipo Ondasunen industriarako motorren kontrol zehatzarekin.

www.duttelectronics.com