Deustuko Unibertsitateak Big Data-n arituko dan europar patzuergo baten lidergoa hartu du

22 abendua, 2017

 

Start up, enpresa eta administrazioak batuko duen 7 milio eurotako h2020 proiektua burutuko du.

 

Gure ekoizpen ehunaren lehiakortasunerako digitalizazioa funtsezkoa den momento honetan, Deustuko Unibertsitateak europako 10 herrialde ezberdinetako 20 erakunde koordinatuko ditu patzuergo baten. Patzuergoaren helburua empresa eta start up-ak Datu estrategi orokor bat garatzeko dituzten arazoak saihestea da.

 

Proiektuaren funtsa merkatu globalean Big Datan ustiatzen dituzten enpresetan Europar papera alderatzea da, gaur egun, mundu mailan aritzen diren goi mailako 20 enpresetatik, bi bakarrik europarrak direlako. Ikuspegi hurbilago batetik, proiektuaren helburua gure lurraldea europako hego-mendebaldean gai honetan errreferentea bihurtzea da.

 

Deustuko Unibertsitateko papera bikoitza izango da patzuergoa osatzen duten enpresen datuak start up-en eskuetan jartzerakoan. Honela, Unibertsitateak, beste bazkide batzuekin batera, azpiegitura informatikoak garatuko ditu bertan eskainitako datuak igotzeko eta sortu berri diren konpainek eskuragarri eduki ditzaten. Era berean, eta Alemaniako Kontsultora baten eskutik Negozio Ereduetan eta enpresen garapenean aholkularitza izango dituzte.

 

“Uste dugu oso proiektu erakargarria dala Deustuko Unibertsitaterako gure lurraldeko ekoizpen ehuna berriztatu daitekelako eta hiru edizio ezberdinetan nagusituko diren start up-ak 100.000 € -ko europar finanziazioa eduki dezaketelako” Diego Lopez de Ipiña, Proiektuaren Ikerlari nagusiaren esanetan.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow