Cybersecurity Ventures, ziber-segurtasunari buruzko nazioarteko azelerazio programa

9 otsaila, 2017

INCIBEren xedea da konfiantza digitala sendotzea, ziber-segurtasuna eta erresilientzia hobetzea, eta bere ekarpena egitea merkatu digitalari, ziber-espazioaren erabilpen segurua bultzatzeko; Ziber-segurtasunaren Institutu Nazionala erreferentziazko erakundea da hori guztia garatzeko, bai eta konfiantza digitala sustatzeko hiritarren artean, sare akademikoan eta ikerketa-sarean, eta profesionalen eta enpresen artean, batez ere sektore estrategikoetan.

Institutuak Azelerazio programa bat antolatzen du enpresa sortu berrientzat (gehienez 5 urte). Orobat parte har dezakete programa hasi baino lehen enpresa bat sortzeko konpromisoa hartua duten norbanakoek.


Jarduerak honela egituratuko dira:

  • Ibilbide orri indibiduala: Proiektu bakoitzaren analisi indibiduala egingo da, eta parte-hartzaile guztien artean ibilbide orri indibidual bat definituko da, zeinak azelerazio-plana ezarriko baitu eta enpresan balioa sortuko duten mugarriak identifikatuko baititu.
  • Prestakuntza: Mintegi fokalizatuak edo prestakuntza-pilulak, esparru hauetako gaitasunak garatzera bideratuak:
    • Zure negozioa: oinarri teknologikoko negozio bat sortzeko eta gorpuzteko gaitasunak garatzera bideratutako prestakuntza.
    • Ekintzailetza ekosistema: prestakuntza-pilulak, enpresak ekosistemako beste eragile batzuekin daukan harremana garatzeko: inbertitzaileak, bezeroak, kanalak, e.a.
    • Zure gaitasun pertsonalak: ekintzaile izateko behar diren gaitasun pertsonalak garatzera bideratutako prestakuntza; gaitasun horiek izan daitezke kudeaketakoak, giza harremanen arlokoak edo, besteak beste, jendaurreko aurkezpenetarako behar direnak.

Prestakuntza osatzeko, bestelako saioak ere egingo dira, esaterako, beste ekintzaile batzuen kasu aurkezpenak, inbertsio-ekosistemari buruzko sustatzaileen hitzaldi inspiratzaileak, nazioartean ospetsua den lider batek aurkeztuak…

  • Tutoretza: Negozio ideia garatzeko orientazioa. Proiektu bakoitzak erreferentziazko tutore bat izango du, esparru espezifiko desberdinetako beste tutore batzuen babesa koordinatzeko.
  • Networking-saioak inbertitzaile eta ekintzaileekin: Lansaioak business angels-ekin, arrisku kapitaleko erakundeekin, Corporate Venturing-ekin, e.a. Talentua atzemateko topaketak antolatuko dira lantalde sustatzaileentzat, beren proiektuak garatu ditzaten.
  • Demo day: Aukera azeleratuak sustatzen dituzten pertsonek beren proiektuak aurkeztuko dituzte jardunaldi honetan. Aurkezpen hori 11 ENISE Informazioaren Segurtasunari buruzko Nazioarteko Topaketarekin batera egingo da.

Sariak

Parte-hartzaileek 120.000 eurorainoko sariak irabaz ditzakete:

  • 2.000 € parte-hartzaile guztientzat, ibilbide orri indibiduala osatzeko fasea behar bezala amaitzean.
  • 4.000 € parte-hartzaile guztientzat, azelerazio programa behar bezala osatzean eta azelerazio plana betetzean.
  • 28.000 € Demo Day ekitaldian aurkeztutako proiekturik onenarentzat.
  • 18.000 € Demo Day ekitaldian aurkeztutako bigarren proiektu onenarentzat.
  • 14.000 € Demo Day ekitaldian aurkeztutako hirugarren proiektu onenarentzat.

Proposamenak

Ahal bada, INCIBEren ataritik aurkeztu behar dira proposamenak, F6S plataforma erabiliz, esteka honetan:
https://www.f6s.com/cybersecurityventuresapplication2017/apply

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow