Culinary Action, Ekintzaileen V. Nazioarteko Topaketa

7 otsaila, 2018

Basque Culinary Center-ek berriro elkartu ditu gastronomia, elikadura eta digitalizazio arloetako adituak; sektore zabal bat da, helburutzat duena gastronomiaren balio-kate osoan berrikuntza maila handiko proiektuak garatzen dituzten ekintzailetzako kasuak atzematea.

Ikasteko eta kudeaketako esperientziak, ikuspegiak zein estrategiak trukatzeko topaketa bat da, non hizpide hartzen baitira ekintzaile garrantzitsuenen ikuspuntuak, joera berriak eta elikadura sektorearen oraina eta etorkizuna.

 

V topaketa honetako egitarauan hainbat kasu emango dira ezagutzera dira, hala nola, Izanami Martínez ekintzaile eta inbertitzailearen borroka eta arrakasta, material birziklatuekin modako produktuak sortzen dituen Javier Goyenecheren kasua edota Espainiako e-grocery merkatuko bi erreferente -nola baitira Lola Market eta Comprea- elkartu dituen kasua.

Joxe Mari Aizega, Basque Culinary Center-eko zuzendari nagusiak azaldu zuenez, “horrelako topaketen helburua da ekiteko gogoa eta ideia onak dituzten pertsonei lekukotzak eta tresna zehatzak eskaintzea beren proiektuak arrakastaz garatzeko”.


Culinary Action! Ekintzailetzarako aukera paregabea

Basque Culinary Center prestakuntza, ikerketa eta berrikuntzako zentro bat da, gastronomia eta elikadura sektoreak garatzea helburu duena. Nazioarteko bokazio argiarekin sortu zen, sukaldaritza, kudeaketa, zientzia eta beste diziplina batzuen arteko sinergiak garatzeko.

Basque Culinary Center-en barruan dago Zientzia Gastronomikoen Fakultatea (Mondragon Unibertsitateari atxikia). Goi-mailako kualifikaziodun prestakuntza eskaintzen da XXI. mendeko sukaldaritzako profesionalak sortzeko, eta Elikadura eta Gastronomia sektoreko Ikerketa eta Berrikuntza Zentroa ere bada.

Janariak aukerak eskaintzen ditu produktu, zerbitzu eta enpresa berrien sorkuntzarako. Zehazki, nekazaritza eta elikadura, ostalaritza nahiz gastronomia sektoreek potentzial handia dute proiektu berriak sortzeko. Basque Culinary Center-ek janariarekin lotutako ekintzailetza eta negozio berriak sortu nahi ditu Culinary Action! ekimenarekin.


+info: www.culinaryaction.com/eu/forumv