COMPRENDEDOR Sariek enpresa munduko lehen bezeroak lortzen laguntzen diete B2B ekintzaileei

23 June, 2015

Sari hauen helburua da B2B ekintzaileek beren lehen bezeroak lor ditzatela enpresa munduan. Helburu probokatzailea inondik ere, ez baita erraza ezta ekintzailetza programa propioak dituzten enpresentzat ere, zeintzuek hauxe esaten baitiete ekintzaileei: “ez duzue gure erosketa prozeduretarako behar den esperientziarik”.

Sariketaren deialdia hiru modalitatetan egiten da:

  • * Emprendedor Comprendedor, enpresa munduko bezero gehien lortu duen B2B ekintzailearentzako saria.
  • * Emprendedor Comprendedor Promesa, enpresei saltzeko potentzial handieneko produktua duen ekintzailearentzako saria.
  • * Empresa Comprendedora, ekintzaile baten edo batzuen lehen urteetan bezero-hornitzaile harremana ongien garatu duen enpresarentzako saria.

 

Saria jasotze soilak ematen duen aitortzaz gain, kanpaina dibulgatibo bat egingo da hedabide eta enpresetan, ekintzaileek enpresarako bezero berriak lortu ditzaten. Horretarako, dagoeneko harremanetan gaude ekimenarekin bat egin duten enpresa, erakunde eta komunikabideekin, eta baita ere Comprendedor Klubeko enpresekin. Klub hori hazten ari den talde bat da eta taldekideek aktiboki partekatzen dituzte sariketa honen helburuak.

 

Comprendedor sariketa ekimen kolaboratibo bat da, non ekintzaileen garapenean konprometitutako erakunde eta instituzioek parte hartzen baitute. SPRIk deialdi horren dibulgazio-lanetan parte hartuko du, ahalik eta euskal ekintzaile  gehienengana iristeko. Horrelako gaietan interesatuta bazaude, informa zaitez ESTEKA honen bidez, bertan aurkituko baitituzu lehiaketaren oinarriak eta lehenbailehen formalizatu behar den aurre-inskripzio inprimakia. Hautagaitzak aurkezteko azken eguna uztailaren 27a da.

 

Informazio gehiago hemen: www.empresaysociedad.org

 

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow