CAF barne-ekintzaile: Topaketa ekainaren 24an

18 ekaina, 2015

Datorren ekainaren 24an Topaketa ekimenaren beste edizio bat egingo dugu, eta oraingoan CAF Taldeak Beasainen duen egoitzara joango gara.
Topaketa honek bide emango digu gure inguran aurki daitekeen barne-ekintzailetzako esperientziarik interesgarrienetakoa barru-barrutik ezagutzeko. Jakina den bezala, CAF Taldea mundu mailako trengintza sektoreko 5 konpainia nagusietariko bat da. Bere dibertsifikazioa eta nazioarteko hedapenaren gakoetako bat, beste zenbaiten artean, enpresa-barrutik negozio-aukera eta produktu berriak garatzeko orientazio garbia da. Proiektuen eta Venture unitatearen arduradunak denbora honetan guztian pilaturiko ikaspenak partekatuko dituzte parte hartzaileekin.

Topaketan parte hartzeko lekuak mugatuak dira eta beraz, interesa izanez gero, albait azkarren izena ematea gomendatzen dugu. Egitaraua eta izena ematea

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow