Bizkaia Open Future_: Bi erronka Ingeteam eta Tecuni enpresekin.

30 September, 2017

Bizkaia Open Future_k, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Telefónicak 4.0 industriara aldatzeko industria sektoreari laguntzeko sustatzen duten ekimena, berrikuntza irekiko beste bi erronka plazaratu ditu beren sektoreetan erreferenteak Ingeteam eta Tecuni enpresekin.

Abian jarri diren erronka berriak ezagutu ditzazun gonbita egiten dizugu. Helburua ezarritako bi arazoei irtenbidea emateko konponbideak bilatzea da, teknologia berrien ahalbideak aprobetxatuz, haien negozioak aurrera egin dezan:

 

  • Ingeteam, energiaren bihurketan espezializatutako enpresa taldeak, konponbide bat nahi du enpresako langile eta hornitzaileek erabiltzen dituzten informatika sistemetan sartzeko segurtasunean egiten diren iruzur-saioak ahal den lasterren detektatzeko.
    https://bitly.com/RetoIngeteam

 

  • Tecuni, energiaren edozein segmentutako zerbitzu espezializatuetan erreferentea den enpresak, konponbide bat edo sistema-multzoa izan nahi du gaur egun langileek bertatik bertara egiten duten inbentario-prozesua automatizatzeko.
    https://bitly.com/RetoTecuni

 

Bi erronka hauetako bati erantzuna eman ahal diozula uste baduzu, osorik nahiz zatika, ez pentsatu bi aldiz eta izan zaitez aitzindaria iraultza honetan. Erronka bakoitzerako konponbiderik onenak aukera izango du enpresa erreferenteak ordaindutako pilotua egiteko eta Bizkaiko Foru Aldundiaren 20.000 euro arteko diru-laguntza jasotzeko.

Inskriba zaitez bizkaia.openfuture.org helbidean urriaren 9a baino lehen (18:00 GMT+1) eta emaiezu erantzuna Bizkaiko industriaren eraldatze-prozesuan protagonista izango diren bi enpresaren erronkei.