Berriro dator urrian BEC-era Bime Startup Summit ekitaldia

19 June, 2017

 

Markatu agendan Bime Startup Summit ekitaldia, ekintzaileen, industria sortzaileen eta inbertitzaileen topagunea. Startupak eta industria sortzaileak bultzatzeko plataforma bat da, eta azken edizioan 85etik gora inbertitzaile bildu zituen 75 startupen proiektuak ebaluatzeko.

BIME Startup Summit ekitaldiaren xedea da laguntza ematea hazteko potentzial handia duten proiektuei, bultzada bat emanez eta ikusgarriago eginaz inbertitzaileen nahiz beste ekintzaile batzuen aurrean. 2017ko urriaren 26an eta 27an izango da.

Startup sortzaile bat baduzu, eta ez badakizu zein urrats eman hurrengo, hauxe da toki egokia zuretzat. Hemen aukera duzu zure proiektua aurkezteko eta hurrengo urratsera eramateko. BIME topaketan posible duzu finantzaketa eta aholkularitza jasotzea, eta zure harreman-sarea zabaltzea musikaren edo industria sortzaileen sektoreko beste profesional, kolaboratzaile, ekintzaile eta bezeroekin batera.

 Saria: prospekzio eta garapen bidaia bat SXSWra

Aurtengo saria bi laguneko bidaia bat izango da Austinera (Texas), lau gauetako ostatua barne.

Gainera, proiektu irabazleak posible izango du South By Southwest ekitaldian parte hartzea, enpresa sortzaileentzako munduko ekitaldi handienean: toki paregabea, kontaktu berri eta baliotsuak egiteko!

Aukera duzu Startup Village-n eta SXSW-ren Startup Accelerator plataforman sartzeko. Plataforma horren bitartez plazaratu dira Twitter, Foursquare edota Meerkat bezalako enpresak.

Aurtengo edizioan parte hartzeko deialdia zabalik dago jadanik.
Xehetasun gehiago nahi izanez gero, jo web orri honetara:
www.bimestartupsummit.com