#Bilbostack2018: topaketa teknologikoaren 7. edizioa Euskalduna Jauregian izango da

13 abendua, 2017
Bilbostack Euskalduna Bilbao

Teknologia-sektorean erreferenteak diren Estatuko eta nazioarteko profesionalak Bilbora etorriko dira zazpigarren urtez jarraian, elkarrekin partekatzeko gaur egungo gai garrantzitsuenei buruz dituzten ezagutzak.

Datorren urtarrilaren 27an puntako gai teknologikoak hartuko dira hizpide Bilbon, zeina duela gutxi izendatu baita 2018ko Europako hiri onena; topaketa hau “garatzaileena da eta garatzaileentzako egiten da”, eta elkarrekin batuko ditu ekintzaileak, profesionalak, erakundeak eta enpresak.

BilboStack 2018 ekitaldiak kontu handiz aukeratutako hitzaldi egitaraua eskainiko du, bertan izango baitira, besteak beste, Álvaro Videla, Angélica Lozano, Amalia Hernández, Beatriz Martín, Carmen Ansio Ruiz, Diana Aceves, Franziska Sauerwein eta Mario Marín, beren ikuspuntuak eta esperientziak azaltzeko.

Networking-gune bat ere egongo da, aukera paregabea baita sektoreko beste pertsona batzuk ezagutzeko eta denen kezkak partekatzeko.

Gogoan izan: Larunbatean, 2018ko urtarrilaren 27an, Bilboko Euskalduna Jauregian, goizeko 9:00etatik eguerdiko 14:00etara.

Vicenç García-Altés, Asier Marqués, Fran Mosteiro eta Ibon Landak antolatzen dute BilboStack 2018, Bilbao Ekintzarekin batera, eta babesletzat ditu Comalatech, Simettric, Plain Concepts, Thought Works, Caja de Ingenieros eta Init Group.

+info: www.bilbostack.com