Bilbao Tech Week: Hiri teknologiko bat orain. Erreferente teknologiko bat etorkizunean

24 October, 2017

 

Hemen da berriro Bilbao Tech Week, tokiko, Estatuko eta nazioarteko teknologia sektorearen arreta Bilbora erakartzeko diseinatutako ekitaldia, bere bitartez erakusteko “hiria teknologi zentro bat” dela eta baita ere erreferentzia bat, berrikuntzaren eta lankidetzaren eredu bihurtuko dena.

BTW azaroaren 7tik 10era egingo da aurten, 9:30etik 13:30era. Horrez gain, hainbat tailer programatu dira hilaren 7, 8 eta 9rako, arratsaldeko 18:00etatik 20:30era. EiTBren eraikineko Multibox aretoan egingo da ekitaldia. Tailerrak, berriz, Bilboko Ve bulegoetan izango dira.

Bilbao Ekintza, SPRI, eta BEAZek bultzatu dute BTW sektore pribatuaren laguntzarekin, Ve Interactive, Innolab Bilbao eta Binima Digital Products enpresei esker. Ekitaldirako sarrera DOAKOA da.

Iaz Bilbao Tech Week ekitaldiak sekulako arrakasta izan zuen, eta harako hartan hizpide hartu zen teknologiek duten eragina gure bizitzan, ikuspegi interesgarri desberdinetatik abiatuta:

  • Ekintzailetza: lidera itzazu merkatuko azken aldaketak.
  • Garapena: zabaldu zure ezagutzaren mugak.
  • Marketina: berritu ezazu bezeroengana iristeko bidea…

Bilbao Tech Week-ek ongietorria egingo die berriz teknologiaren arloko profesionalei eta teknologia zaleei, aukera izan dezaten elkar ezagutzeko, ekitaldietan parte hartzeko eta konexioak sortzeko, Euskadin garatutako proiektu berritzaileen sorta zabala plazaratzeko diseinaturik dagoen ekitaldi horretan.

Informazio gehiago eta izen-emateak: www.bilbaotechweek.com