#BIGBilbaon abiatu da “Design Driven Enterpreneurship” proiektua

7 December, 2017
EIDE BIG BILBAO

Duela gutxi proiektu berri bat aurkeztu da Bilbon, negozio ideiak dituzten eta ideia horiek berrikuntzaren eta diseinuaren aldeko apustua eginaz garatu eta zehaztu nahi dituzten pertsonentzat. Parte-hartzaile bakoitzak aholkularitza indibidualizatua jasoko du, beste modu batean pentsatzen eta birpentsatzen ikasteko, tresna berriak eskuratzeko eta kontzeptu interesgarriak barneratzeko.


BIG Bilbao zentroak eta EIDE-Euskadiko Diseinatzaileen Elkarteak abian jarri dute DESIGN DRIVEN ENTERPRENEURSHIP ekimena, helburutzat hartuz diseinua berrikuntzaren palanka bezala erabiltzea ekintzailetzako ekimenetan.

Diseinatzaile eta ekintzaileen elkarlanaren bidez diseinu-prozesua estrapolatu nahi da –arazoei aurre egiteko modutik hasi eta konponbideak zalantzan jartzeraino-, balioa emateko ekimen ekintzaileei, beti ere erronkak identifikatuz eta konponbideak proposatuz.

Diseinu arloko profesionalen aholkularitza indibidualizatuari esker, parte-hartzaileek beste modu batera pentsatu eta birpentsatuko dute, eta hortik abiatuta, aukera izango dute hasierako ideia hura enpresa proiektu berritzaile eta lehiakor bihurtzeko, tresna eta kontzeptu berriak txertatuz.

Gehienez lau hilabete iraungo duen programa horretan, 15 enpresa proiektu landuko dira, zeintzuek aholkularitza jasoko baitute tokiko diseinu-estudioren batean ( bost dira eta programarekin kolaboratzen dute).

+info: www.eideweb.org

http://www.spri.eus/es/emprendimiento-comunicacion/big-bilbao-nuevo-centro-emprendimiento-ayudar-crear-empresas-nuevos-negocios