Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak Euskal Ekintzailetza Sistema bultzatu du. Eusko Jaurlaritzak eta Foru Aldundiek
sinatutako erakunde arteko plan bat da, helburutzat daukana ekintzailetzari laguntzeko euskal ekosistema hobetzea elkarlanean
eta modu koordinatuan.
Plan hori errealitate ekonomiko eta legegile berriari egokitzen zaio eta bere xedea da etorkizunean herrialde gisa izan behar
ditugun lehiakortasuna eta sostengarritasuna bermatzea, pizgarri funtzioa betez ekintzailetzari lagunduko dion ekosistema hobetzen
jarraitzeko.
Up! Euskadi euskal ekintzailetza sistemaren bloga da.
Tresna sinple bat, Plan berria eta bertan jasotzen diren jarduera eta ekintza
guztiak kokatzen eta indartzen lagunduko diguna.