Beste albiste batzuk ekintzaileentzat. Asteko laburpena. Abuztuaren 29tik, Irailaren 4rako astea

4 iraila, 2016


imagen

BIND4.0: Gogoan izan irailaren 16an bukatzen dela epea!!
BIND4.0 tresnaren bidez Euskadik elkarrekin konbinatzen ditu talentu ekintzailea eta 4.0 industriaren esparruan enpresa-ekimenak garatu nahi dituzten hamar bat enpresa trakziogile.
imagen

Nola jarri publizitatea euskaraz Twitterren
Euskal enpresek euskarazko iragarkiak jarri ahalko dituzte Twitter eta PuntuEUS Fundazioaren arteko hitzarmenari esker.
imagen

Prestakuntza Getxon: 2016ko azkenengo lauhilabetekoan
Getxolanek, Getxoko Udaleko Sustapen Ekonomikorako zerbitzuak, epea ireki du 2016ko azkenengo lauhilabetekoan prestakuntza plan honetan parte hartzeko
imagen

Vitoria-Gasteiz: Ostegunean hasiko da Ekin txekea eskatzeko epea
Ekimen horren helburua da enpresa sortu berriei Gasteizko udalerrian dauden coworking espazioetan edo enpresa zentro pribatuetan lehenengoz kokatzen laguntzea.
imagen

Araba eraikiz / Araex Grands
1993. urtean, pertsona gutxik Arabako Errioxari buruz hitz egiten zutenean, orduko Javier Ruiz de Galarreta ekintzaile gasteiztarrak potentzial handiko sektorea bere aurrean zuela argi ikusi zuen.
imagen

GipuzkoAPP 2016 saria
Gipuzkoako Foru Aldundiak Gipuzkoako enpresa edo informatikariek sortutako gailu mugikorretan erabiltzeko aplikaziorik onenak saritzeko lehiaketaren 4. edizioa zabalik du irailaren 18 arte
imagen

14 master eskainiko ditu Mondragon Unibertsitateak
Datorren ikasturterako prestatu duen eskaintzaren artean Gastronomia Zientzietako master berria dago
imagen

Aro digitaleko ekintzaile batentzat gomendatutako irakurgaiak
Zure erronka ingurune digitaleko negozio bat hastea bada, irakurketa batzuk gomendatzen dizkizugu. Hona hemen gure proposamenak.
imagen

Jardunaldia: ‘Lurralde-antolamendua eta globalizazioa. Gure nortasunari eutsi ahal diezaiokegu?’
Helburua: Horacio Echevarrietaren irudiaren bitartez ekintzaile belaunaldi baten errebindikazioa egitea, Bilboko Abran hainbat argi-itzalekin ibai eta itsas-paisaia horren eraldaketan parte hartu baitzuten…
imagen

‘Busturialdeko III. Enpresa Ideia Lehiaketa’ antolatu dabe bertoko Gazteria Zerbitzuek, gazte ekintzaileei zuzenduta
Lehiaketaren hirugarren edizino hau be, 18 eta 35 urte bitarteko edozein gazteri zuzenduta dago. Proiektuak aurkezteko epea azaroaren 11ra arte (14:00ak arte) egongo da zabalik.
imagen

BERRIZ-Enpresa programak sei hilabetetan 2015 urte osoko zifra berdinak lortu ditu
Programaren balantzea sekulakoa dela esan dezakegu kontutan izan da 2015ean 13 negozioen eskualdatzea egin zela eta urte honetako lehenengo seihilekoan bakarrik 12 eskualdatze egin direla.


Beste albisteak erderaz…

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow