BerriUp azeleragailuak bere bigarren Inbertsio Funtsa ireki du

15 June, 2017

 

BerriUP azeleragailuak Funts berri bat abiarazi du. Azeleragailuak bere programetan parte hartzen duten startupetan inbertituko du eta aukera emango du startupetan inbertitzeko bere bitartez; horra modu bat 10 bat enpresatan inbertitzeak dakarren arriskua dibertsifikatzeko.

Uztailean bi urte beteko dira BerriUp azeleragailua sortu zenetik. Denbora honetan, 13 enpresa azeleratu dira 4 programatan. Orain zabalik dago 5. deialdia eta lehen Inbertsio Funtsa. 10 startupetan inbertitu duten 11 inbertitzaile pribatuk (besteak beste, enpresa batek) parte hartu dute funts horretan.

Ordua heldu da funts berri bat irekitzeko, eta funts horren helburua da 500.000€ lortzea 10 startup berritan inbertitzeko. Inbertsio Funts horretan sar daitezke hasierako fasean dauden edo arriskua dibertsifikatzen ari diren startupei lagundu nahi dieten pertsona eta enpresa guztiek. Funtsean parte hartzeko gutxieneko txartelaren prezioa 20.000€ da.

BerriUP azeleragailuaren funtsean parte hartzearen abantaila nagusiak dira:

  • Hazi fasean dauden startup berritzaileetan inbertitzeko aukera
  • Startup bilaketa eta hautaketa zorrotza, gure Tutore Taldearen laguntzarekin.
  • Arrisku gutxiago inbertsioa hainbat startupen artean dibertsifikatuz (10 inguru).
  • BerriUp azeleragailuak eginiko hiru hilerik behingo txostenak.
  • Gure deialdietan izena emandako proiektu guztien gaineko informazioa eskuratzeko aukera.
  • BerriUp azeleragailuaren ingurune ekintzailean parte hartzeko aukera: Hautaketa batzordea, hitzaldiak, ekitaldiak…

Foro eta artikulu askotan esan den bezala, oso zaila da proiektu berri bat hastea. Duela gutxi hauxe esan zuen Cambridge Innovation Center zentroaren sortzaile eta zuzendari nagusi Tim Rowe-k Adegi elkartearen Batzar Nagusian: “Berritzeko, hiru elementu behar dira: Money, Ideas and Talent (M.I.T.)”.

BerriUp azeleragailuaren helburua da ekintzaile onenak atzeman eta aukeratzea, proiektu onenak dituztenak alegia, eta beren eskuetan jartzea lehen mailako profesional talde baten aholkularitza eta laguntza, bai eta beren proiektuak merkatura ateratzeko behar duten hasierako kapitala. Hala, BerriUp-ek uste du proiektu horietako batzuk arrakasta izan dezaketela beren merkatuetan, helburu bikoitza lortuz: enpresa berriak sortzea eta inbertitzaileentzat errentagarritasuna lortzea.

 

Ekitea eta berritzea denon lana da.
Informazio gehiago Funtsari buruz