Basauri eta Etxebarriko enpresa txikiaren lehiakortasuna hobetzeko laguntzak

29 azaroa, 2017

Basauri eta Etxebarriko enpresek beraien gaitasunak hobetzeko baliabide berria dute eskura. Azaroaren 27tik aurrera indarrean da Behargintza Basauri-Etxebarriren eskutik, enpresa txikiei hobekuntza planak gauzatzea ahalbidetuko dien laguntza. Hobekuntza hori alor desberdinetan gauzatu daiteke: dibertsifikazioa, produktu nahiz zerbitzuena, alor komertziala, ekonomia zirkularra, etab.

Deialdia Basauri eta Etxebarriko enpresa txikiei, 50 langile baino gutxiago dutenei, dago zuzendua. Sektore anitzeko enpresei zuzendua dago, txikizkako merkataritza, ostalaritza, zerbitzu profesionalak eta hurbiltasunezko zerbitzuak, izan ezik.

Lehiakortasuna hobetzeko helburuarekin proiektuak diseinatu edo/ eta garatzeko asistentzia teknikoaren kostua estaltzeko izango da laguntza. Konkretuki, proiektuaren diseinu edo/eta garapenerako jasotako asistentzia teknikoaren % 80 finantzatuko da, oinarrietan jasotzen den bezala.

Eskaerak egiteko epea 2017ko azaroaren 27tik 2018ko urtarrilaren 31era izango da.

Informazio gehiago eta eskaerak:

http://www.enpresakelkarlanean.com/eu/basauri-eta-etxebarri-enpresen-gaitasunak-hobetzen-laguntzea/

94 426 29 99 / 94 426 94 52 / 94 426 94 65
Behargintza Basauri-Etxebarri-Baskonia 1 ( Basauri)
http://www.behargintza-be.biz/eu_index.asp