Barrilero Legal Angels: “Proiektu berriekiko apustua egiten dugu eta berekin dakartzaten arriskuez arduratzen gara”

13 urtarrila, 2018
Barrilero Nekane Legorburu

Bufete Barrilero y Asociados-ek 25 urte baino gehiago daramatza estatuko eta nazioarteko konpainiei lege aholkularitza osoa eta independentea ematen. Enpresa-munduarekin harreman estua dute: “Gure bezeroen artean askotariko enpresak daude, ehun urtetik gorakoak ere, baina baita proiektu jaioberriak, eta ilusio berarekin ekiten diegu guztiei”.

Ilusio hori berori ekintzaileengan senti dezakegu, eta horregatik dira hain bateragarriak gurekin: “Hain zuzen ere hain eskutik ari gara ikusten startup-en sektorearen gorakada, azken urteotan hazkunde esponentziala bizi izan baitu”.

Barrilero Legan Angelsen arduradun diren Tomás Barrilero eta Nekane Legorbururen ustez, berrikuntza ekonomia sendoaren oinarria da, eta haiek esan bezala, “gure indar guztiekin sustatzea erabaki dugu”. Testuinguru honetan jaio zen Barrilero Legal Angels, diziplina anitzeko talde dinamikoek osatutako elkartea. Negozioen eredu berrien beharrizanetara egokitzen diren lege-zerbitzuak eskaintzen ditu, negozioen sorreratik hasita eta hauen ibilbidean zehar ere.

 

Bufete gutxik egiten dute startUp-en munduarekiko apustua, eta zuen kasuan, lege aholkularitza baino zerbait gehiago eskaintzen da; proiektuetan erakusten duzuen inplikazioa ezin hobea da.

Gure bereizgarrietako bat zera da, indarrean dagoen legedia betetzeko aholkularitza emateaz harago goazela; ideiaz interesatzen gara eta sakonki aztertzen dugu behar bezala ulertu arte, eta hala, gure bezeroen proiektura bete-betean lerra gaitezke. Zalantzarik gabe, honek zuzenbidearen ezaguera sakona eskatzen du, baina baita malgutasun eta sormen handia ere, maiz negozio disruptiboek araudiaz kanpoko egoera berriei aurre egitera eramaten gaituztelako.

Honenbestez, proiektu berriekiko apustu handia egiten dugu eta berekin dakartzaten arriskuez arduratzen gara. Ez da batere erraza, baina arrakasta nahikoa dugu eta, egia esan, asko dibertitzen gara.

 

Zer profil mota duten proiektuekin lan egitea gustatzen zaizue?

Ez nuke nahi negozio-ereduen profil bat hobetsi, egiazki ia edozein alorrean daudelako aukerak, baina ideia sustatu dutenen profila ebaluatzea oinarrizkoa dela nabarmenduko nuke. Bereziki “burubero buruargi” dei geniezakiekeen alde egiten dugu: pertsona gogotsuak, beren ideia egia bihurtzeko erabat prest daudenak, eta askotan bikaintasun ukitua dutenak.

 

Ohikoa da ekintzaileek beren indar gehiena beren aktibitatera zuzentzea, proiektuaren etorkizuna arriskuan jar dezaketen zenbait aspektu alde batera utziz.

Jakina, eta puntu horretan izan ohi gara garrantzitsuak, balore handia sortuz. Ekintzaileen indar bizi hura landu egin behar da. Hau da, batetik, aurrera egiteko, bide judizialetarantz zuzendu behar da. Halere, lehen esan dudan bezala, askotan bestelako bide berriak hartzen ditugu. Bestetik, gai juridikoak bezalako kontuetan energia galtzea saihetsi behar da. Kontu garrantzitsuak dira, jakina, baina ekintzaile baten adimendurako osagarriak izatera irits daitezke.

Laburbilduz, haien ideia bideragarria den proiektu batera zuzentzen dugu, bitartean bere lanbideari loturiko kezkak xahutuz. Honela, ekintzailea bere proiektuak garapen eraginkorra izan dezan lan egiten du, bere burua ideia honetan zentratuz.

Beste aspektu garrantzitsu bat baliabide ekonomikoek osatzen dute. Hasten ari diren proiektuek finantzatuak izateko zailtasunak izan ohi dituzte, askotan kalitatezko zerbitzuak izateari uko egiten diotela. Barrilero Legal Angels-ekoek ez dugu uste bidea egiteko duten proiektuak bertan behera geratu behar direnik beren garapenerako behar diren kostu legalei aurre egiteko ezintasunagatik.

 

Barrilerok Estatuko zenbait hiritan jarduteak gauzak errazten dizkie beste eskualde batzuetan jarduten duten enpresei.

Egiazki hala da, enpresa-aktibitate gehiena metropolietan biltzen da. Gure ustez beste eskualdeetako berezitasunak ezagutzea konpetentziaren aldetik abantaila handia da, eta gaur egun ofizinak funtzionamenduan ditugu Bilbon, Donostian, Madrilen, Bartzelonan, Vigon, Sevillan eta Malagan.

Gainera, gure kokapen geografikoak premiazko egoerei erantzuteko geure gaitasuna handitzen du, eta bezeroengandik hurbilago egotea errazten digu, operaketak edonon epe laburrean egiten lagunduz.

 

Gaur egun gure startUp-ak kanpo-merkatura zabaltzeko aukera asko daude. Bufetearen nazioarteko harremanak ere haientzako euskarria dira…

Ekonomia globala denik eta enpresa askorentzat gaur egun merkatu potentziala mundu osoa denik ezin uka daiteke. Horrenbestez, operadore ekonomikoek kalitatezko lege-euskarria bilatzen dute beren aktibitatea garatzen duten merkatu anitzetan. Horretarako, Bufete Barrilero y Asociados-ek Nazioarteko Batasunak ditu, zeintzuen artean dauden Europako, Estatu Batuetako, Latinoamerikako eta Asiako zenbait elkarte.

Elkarteok gure balore berak dituzte. Horrekin batera, etikan, zorroztasun profesionalean eta independentzian oinarritutako estiloa dute gurekin amankomunean. Hala, nazioartera zabaltzeko asmoa duten gure bezeroak zeharo babesturik sentitzen dira kanpora ateratzen direnean. Era berean, gu ere oso pozik gaude geure batasunak ematen dituen emaitzekin.

 

Informazio gehiagorako: www.barrilero.com

Barrilero Legal Angels