Arrisku Kapitaleko Basque Funtsak Iseticen inbertitu du

8 July, 2016

Basque FCR funtsak aldi-baterako gutxieneko partaidetza hartu du ISETIC Technology, S.L. enpresan. Guztira 100.000 euroko inbertsioa egin du, 4.0 Industriarekin lotutako jarduerak garatzen dituen start up horren hazkundea sendotzeko.

 

BASQUE Fondo de Capital Riesgo arrisku kapitaleko funts bat da, Eusko Jaurlaritzak osorik partaidetua. 28,4 milioi euroko ondarea du eta helburutzat du edozein garapen fasetan dauden enpresen kapitalean inbertsioak egitea eta ekintzaileei laguntzea. Euskal Herriko Arrisku Kapitalaren Kudeaketa, AKEKS, S.A., SPRI Taldeko sozietateak kudeatzen du.

 

ISETIC 2014an sortu zen Eusko Jaurlaritzak SPRI Taldearen bidez ekintzailetzarako eman zituen laguntzei esker, helburutzat harturik teknologia enpresetara hurbiltzea modu berritzailean. Enpresa horren espezializazioa da monitorizazio, kudeaketa eta automatizazio zerbitzuak ematea IKT sistemetan, manufaktura aurreratuko prozesu industrialetan (IIoT), azken belaunaldiko makina eta “gauzetan” (IoT) eta Smart City arloan. ZEUS zerbitzua Cloud Computing formatuko plataforma teknologiko aurreratu bat da, zeinetara modu unibertsalean sar baitaiteke Internet bidez edozein gailutatik eta munduko edozein tokitatik, urteko 365 egunetan.

Zerbitzu hori ustiatzeko, ISETICek negozio eredu berritzaile eta irudikor bat diseinatu du: “LOW COST” & “TARIFA LAUA” negozio eredua. Bertan, bezeroak ez dauka zertan hasierako inbertsiorik egin, eta kontsumitutako zerbitzua baino ez du ordaintzen, merke gainera, halako moldez non zerbitzua edozelako antolakundeek erabil baitezakete, edozein izanik ere beren tamaina eta sektorea.

ZEUS zerbitzua bereziki diseinatuta dago 4.0 industria berriaren premiei erantzuteko. ISETICek zerbitzuaren ikuspegi propioa dauka, kontuan hartzen duena ez bakarrik  produkzio prozesuaren kudeaketa, baina orobat informazio eta komunikazio teknologien eta sistemen (IKT) kudeaketa, eta fabrikazio prozesuak ematen duen amaitutako produktua (IOT). Azken zati horretatik bere sentsoreetako datuak jasotzen ditu, integratuak izan daitezen produktuaren fabrikazioa hobetzeko etengabeko prozesuan, eta erabaki-hartze prozesua ere hobetzen du Big Data zerbitzuaren bitartez.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow