Arabako Teknologi Parkeak, CEiAk eta Deusto Business School ek “Adimentsu guztiek ez dute zuretzat lan egiten” tailerra antolatzen dute

24 martxoa, 2015

Deusto Business School-ek, Arabako Teknologi Parkea eta CEiArekin bat datorren ostegunean, martxoak 26, “Adimentsu guztiek ez dute zuretzat lan egiten” izenburua duen ekintzaile korporatiboari buruzko tailerra antolatu du. Iñaki Ortega, DBS Programako zuzendariak emango du tailerra eta Arabako Teknologi Parkeko Eraikin Nagusian izango da, 9:30h ak eta 11:00h ak bitartean.


Sun Microsystem-en sortzaileetako batek esaldi hori bota zuenean, seguru asko, ez zuen jakingo Chesbrough (Berkeley) eta Christiansen (Harvard) ekonomialariek berrikuntza irekia edo ekintzailetza korporatiboa (hurrenez hurren) izendatu duten eredua izango zela uneotako ekonomiaren paradigma. Tailer honetan, besteak beste, ekintzailetza berrikuntzarako bitarteko eta ekonomia berriaren paradigma gisa aztertuko dugu. Gainera, korporazio handiek hazteko tresna gisa start-upen negozio-ereduak eta pentsatzeko modua barneratu dituztela ikusiko dugu.

Ekonomian doktorea, unibertsitateko irakaslea eta berrikuntza arloko aholkularia. Deusto Business Schooleko programen zuzendaria da. Madrid Emprendeko zuzendari nagusia izan da 2005ean sortu zutenetik 2014ko ekainera arte. Komunikabide ekonomikoetan ohiko artikulugilea eta 10 libururen egilea da beste batzuekin batera, eta bi libururen egilea: “Políticas públicas para los emprendedores” (2012) eta “Millennials. Inventa tu empleo” (2014). Madril hiriko Global Entrepreneurship Monitor-eko (GEM) zuzendaria da 2010. urtetik. Aholkularitza eskaintzen die gobernuei, unibertsitateei eta enpresa handiei berrikuntza irekiko programak eta ekosistema ekintzailea abiarazteko garaian. Hori guztia eta Eusko Legebiltzarreko diputatu gisa betetako lan legegilea dela eta, ikuspegi sistemikoa du eta, horri esker, ekosistema ekintzailearen arloan aditu nagusietako bat da.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow