Gure lantegien digitalizazioaren benetako aplikazioa as

23 October, 2017

Digital Enterprise eta Virtualware enpresek ekitaldi bat antolatu dute Deustuko Unibertsitatearekin, Bilbao Ekintzarekin eta SPRI, Garapenerako Euskal Agentziarekin batera, Digitalizazioaren eta 4.0 Industriaren inguruko esperientzia praktikoak aztertzeko.

Jardunaldia Bilboko “Zabalgune Eraikinean” egingo da azaroaren 9an, eta antolatzaileek diote ekitaldi paregabea izango dela, guztiz berritzailea eta entzule kopuru oso mugatu batentzat diseinatua, jardunaldi praktikoa delako. Hiru bloke tematiko izango ditu:

  • Digitalizazioko eta 4.0 Industriako adituen konferentziak
  • Laborategi bat, beste enpresa batzuek erabili dituzten teknologiak probatzeko.
  • Digitalizazioko eta 4.0 Industriako benetako kasuen erakustaldia, teknologia horien erabiltzaileen eskutik.

 

Beren hitzaldietan adituek hizpide hartuko dute nola lagundu dezakeen teknologiak enpresa industrialen produktibitatea hobetzen eta nola, teknologiaz gain, beharrezkoa den enpresetan prestakuntza izatea eta antolakuntza aldatzea produktibitatea eta lehiakortasuna hobetzeko. Horretarako, hainbat hizlari bilduko dira jardunaldian:

  • – Alex Arriola. SPRIko zuzendari nagusia.
  • – Pablo García Bringas. Deustuko Industria Digitaleko Katedraren zuzendaria. Deustuko Unibertsitatea.
  • – Iago Rodicio. Regional Manager Europe Parsec Automation Corp.
  • – David Moreno. Chief Revenue Officer Virtualware enpresan.
  • – Carlos Bayona. Digital Enterprise enpresako zuzendari nagusia.

 

Arlo praktikoa kasu errealetan zentratuko da, eta hizlariek kontatuko digute nolako esperientzia izan duten digitalizazioan eta 4.0 Industriako teknologien erabileran:

  • – Iñigo Zarate. Lointek enpresako sistemen zuzendaria.
  • – Imanol Iparraguirre. 4.0 koordinatzailea Elay enpresan.

Bertaratuek aukera izango dute hitzaldietan eta kasu errealetan azalduko diren teknologiak erabiltzeko, laborategi teknologikoan eskainiko den kafe orduan.

 

Ekitaldia BasqueGame Lab laborategian eta Bilboko Zabaltegi Plazako hitzaldi-aretoetan egingo da.

Agenda osoa eta izen-ematea:
http://digitalenterprise.es/calendario/evento/aplicacion-real-de-la-digitalizacion-en-nuestras-fabricas/

+info: www.digitalenterprise.es