Abian da BerriUp programaren VI. deialdia!

23 azaroa, 2017

Deialdi berri bat enpresa-proiektu baten hastapenetan dauden eta laguntza behar duten ekintzaile guztientzat. BerriUp prest duzu laguntzeko!


Ekintzaile-talde bat produktu, zerbitzu edo teknologia berri baten garapen-fasean dagoenean, iristen da momentu bat zeinetan jauzi egin behar baitu merkatura. Eta orduan sortzen dira muntadun galderak: zein dira urrats egokiak? Nola sar naiteke merkatura? Nola lor ditzaket kontaktu egokiak? Nola lortuko dut finantzaketa?

Hain zuzen puntu horretan lagundu diezaieke BerriUp programak startupei, esperientzia, kontaktuak, finantzaketa eta, batez ere, etengabeko babesa emanez eta gutxien ezagutzen dituzten arloetan lagunduz.


Nolako proiektuek parte har dezakete BerriUp programan?
Hautagaitzek 3 baldintza bete behar dituzte:

–  Fase egokian egotea merkatua aztertzeko: ekintzaileek zerbait eduki behar dute bezeroari erakusteko eta saltzen hasteko. Hau da, Gutxieneko Produktu Bideragarria (GPB edo MVP ingelesez).

–  Aukera izatea inbertsioak jasotzeko: nazioartean hazteko potentzial argia izan behar du.

–  PERTSONAK: hori da garrantzitsuena guretzat. Proiektuarekin konprometitutako pertsonak nahi ditugu, startupa aurrera ateratzeko gaitasuna eta ilusioa dutenak.

 

Zer eskaintzen die BerriUp programak aukeratutako startupei?
Aukeratua suertatzen bada, ekintzaile-taldeak 4 hilabeteko azelerazio-programa batean parte hartuko du:

– 50.000 €ko inbertsioa startuparen akzioen %10aren truke

–  Mentoring-a: startup bakoitzari tutore-talde bat esleitzen zaio, ekintzaileekin zuzenean lan egiteko programak irauten duen 4 hilabeteetan.

–  Arlo desberdinei buruzko aholkularitza: legeak, zergak, onlineko marketina, DBLO, segurtasun informatikoa, nazioartekotzea, jabetza industriala…

– Co-Working espazioa: ekintzaileen zerbitzura 24 orduz, asteko 7 egunetan.

–  Proiektu bakoitzarentzako laguntza eta babes pertsonalizatua, BerriUp programako lantaldearen eskutik.

 

Deialdiaren datak:

–  Deialdiaren azken eguna: 2018ko urtarrilaren 21a

–  Hautaketa Batzordea: 2018ko otsailaren 23a

–  Azken erabakia eta jakinarazpena: 2018ko martxoaren 2a

–  Azelerazio-programaren lehen eguna: 2018ko martxoaren 12a

 

+info: www.berriup.com