50 ideia ero eta ez hain ero zure startuparen komunikaziorako

9 abendua, 2017
Metxa

Mundu digitalak zeharo aldatu du enpresek bere bezeroekin eta interes-taldeekin erlazionatzeko duten modua. Komunikazioa arinagoa, errazagoa eta azkarragoa da aro berri honetan. Enpresak dagoeneko ia ez du hesirik komunikatzeko orduan; kostuak murriztu egin dira eta, gainera, informazioa eta mezuak beste modu batean mugitzen dira batetik bestera.

Miguel de Andrés Fríasek ikastaro bat emango du datorren otsailaren 16an, Metxa azeleragailuak Gasteizen dauzkan instalazioetan. Lehenbizi, azalduko du zeintzuk diren aro digitalean enpresen komunikazioa gidatzen duten giltzarriak eta gero, mahai gainean jarriko ditu hainbat ideia, adibide, estrategia, taktika eta teknologia, lagungarri izango direnak gerrilla-marketina –kostu baxuko komunikazioa- enpresako beste zutabe bat bezala baliatzeko startupen komunikazio-estrategietan.

Egitaraua

  • Komunikazioa aro digitalean: 5 giltzarri 15 minutuan.
  • Kostu baxuko komunikazio teknologiak eta plataformak.
  • Edukien sorkuntza: estrategiak, ideiak eta plataformak.
  • Ahoz ahokoa aro digitalean: nola lortu jendeak zure produktu eta zerbitzuez hitz egitea.
  • Komunikabideak, blogariak eta beste influencer arrunt batzuk:
  • Nola lortu zure enpresa albiste bihurtzea.
  • Kostu baxuko publizitatea: hainbat euskarri eta formatu.
  • 50 ideia ero eta ez hain ero zure startuparen komunikaziorako.
  • Kasu praktikoa.

Deskargatu egitaraua

+info: hola@metxa.com