Partaidetutako enpresak eta innobideak pertsonak programa


Euskadi beti izan da lankidetza eta parte-hartze printzipioen gainean eraikitako herrialde bat, eta hala izaten jarraitu nahi du. Tradizio handia dugu enpresa eta gizarte arloetako lankidetza eta parte-hartzean, gero eta enpresa partaidetu gehiago ditugu, laguntzarako eragile-sare zabala dugu eta parte-hartzea sustatzeko sentsibilitate politiko garrantzitsua ere bai.

Lehiakortasuna hobetzea, Langileak Kudeaketan, Emaitzetan edota enpresaren Jabetzan parte hartzera zuzendutako ekintzen bitartez.

Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak eta SPRIk helburutzat dugu parte-hartzea sustatzea, enpresa pertsona-komunitate bezala ulertzea, “neurrira” eginiko parte-hartze ereduak bultzatzea, laguntzarako eragile-sistema sendotzea eta enpresen lehiakortasuna eta kohesio soziala indartzea.

 

Innobideak Pertsonak programaren helburua da langileen parte-hartzea bultzatzea euskal enpresetan. Laguntasuna emango diegu enpresa horiei “eskalako jauzia” egin dezaten beren parte-hartze ereduetan, erantzuna emango diegu kasuan kasuko arazoei edota parte hartzeko ereduen ezarpen-gradu desberdinei eta indartu egingo dugu parte-hartzearen alde dauden enpresei laguntzeko euskal ekosistema.

 

Innobideak Pertsonak programaren helburuak

    • Langileen parte-hartzea bultzatzea enpresa barruan, oinarrizko elementua direlako lurraldearen lehiakortasuna eta kohesio soziala hobetzeko.
    • Parte-hartzean, konpromisoan eta pertsonen inplikazioan oinarritutako antolakuntza-kultura berria bultzatzea, lan harremanak hobetzeko.
    • Aukera ematea pertsonei beren ekarpenak egin ditzaten, ondoko hauek helburutzat dituzten proiektu partekatuen bidez: erantzukizunak hartzea, proiektuarekiko lotura emozionalak garatzea, gardentasuna sustatzea eta langilearen gaitasunak eta potentziala balioan jartzea.
    • Prozesu parte-hartzaileak garatzen laguntzea era guztietako enpresetan, horrela bermatuz bizirik iraungo dutela, aurrera jarraituko dutela eta hazi ere egingo direla parte-hartzean, kideen adostasun adimentsuan eta belaunaldi arteko konpromisoan oinarritutako enpresa proiektu bereizgarriak.
    • EAEn hamarkada luzez sortu den ezagutza eta esperientzia aprobetxatzea, enpresako langileen parte-hartzea bideratzeko eragile-ekosistema sendotuz (administrazio publikoak, enpresa-sarea, unibertsitateak, finantza sistema, zerbitzu espezializatuetako enpresak, elkarteak eta adituak).

 

Honelakoa bazara…

    • ENPRESA KONBENTZITUA, zure filosofia dela-medio parte-hartze eredua hobetu nahi duena, garapen sostengarri hobea izateko.
    • SOZIETATE SORTU BERRIA, berau osatzen duten pertsonen ezagutzan oinarritua.
    • ONDORENGOTZA prozesuan dagoen ENPRESA, jabe guztien edo batzuen ondorengotza edo ordezkapen prozesua hasi duena negozioak indartsu jarraitu dezan saldu edo likidatu gabe
    • ZAILTASUN EGOERAN dagoen enpresa, non negozio osoaren edo zati baten jarraipena lortzeko ezinbestekoa izango baita zuzendaritza-karguek edo langileek jabetzan parte hartzea.
    • Lankidetzan oinarritutako BALORE KORPORATIBOAK dituen sozietatea.

 

…badituzu beharrezko baldintzak zure langileek KUDEAKETAN, EMAITZETAN edota KAPITAL SOZIALEAN parte har dezaten, eta HORRETAN LAGUN DIEZAZUKEGU

Azken ordukoa!

Gaurkotasuneko albisteak
euskal enpresarentzat

Aurkitu erraz-erraz gure eduki guztiak
Aurkezpenak, bideoak, albisteak, elkarrizketak