Zortzi euskal erakundek parte hartuko dute Quality Innovation Award 2017 sariketan

6 azaroa, 2017

Euskalitek kolaboratzaile bezala parte hartzen du enpresen lehiakortasuna sustatzeko nazioarteko txapelketa honetan.

 

Excellence Finland erakundeak duela 10 urte sortu zuen Quality Innovation Award, erakundeen barruan berrikuntza bultzatzeko, eta horrela, produktu, prozesu eta antolakuntza-eredu berriak sortzeko. Euskalit fundazioa zuzendaritza batzordeko kideetako bat da, eta sariketaren tokiko fasea antolatzen du urtero Unibasq eta Innobaque erakundeekin batera. Dagoeneko iragarri da zein euskal erakunde hautatu diren Quality Innovation Award sariketaren nazioarteko fasera igarotzeko.

 

Zortzi finalista dira, bat sariketako hautagaitza bakoitzeko. Enpresako berrikuntza atalean Ingumena Advanced Technologies izan da irabazle, Mikroenpresak & Startupak kategorian Imatech, ETEen sailean Ormazabal Corporate Technology eta Enpresa Handien sailean Angulas Aguinaga. Sektore Publikoko Berrikuntzaren saria Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiarentzat izan da, Hezkuntzakoa Colegio Vizcaya Irakaskuntza Kooperatibarentzat eta Berrikuntza Arduratsuaren kategorian Colegio Carmelitas – Sagrado Corazón Ikastetxea izan da irabazle. Azkenik, Torrezuri Taldearentzat izan da Gizarte eta Osasungintza Sektoreko aitorpena, eta Didaktiker bai&by enpresarentzat Berrikuntza Potentzialaren aitorpena.

 

Epaimahaikide aritu dira Euskalit Fundazioaren Patronatuko hainbat ordezkari eta Innobasque-ko kideak. Zortzi euskal erakunde finalistak nazioarteko fasean lehiatuko dira, eta datorren urteko otsailean iragarriko da zeintzuk diren Quality Innovation Award 2017 sariketako irabazleak.

 

Euskalit Fundazioa sortu zen kudeaketa aurreratua sustatzeko euskal antolakundeetan eta, bide horretatik, enpresen lehiakortasuna eta garapen sostengarria hobetzeko Euskadin. Euskalitek Eusko Jaurlaritzaren laguntza jasotzen du Ekonomi Garapen eta Azpiegitura Sailaren bitartez.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow