Zabalik dago 3. BerriUP azelerazio programaren deialdia

5 May, 2016

 

Oraindik 2. Programan murgilduta dagoen arren (non parte hartzen duten LookIwasThere, ECOmercae eta WANAP enpresek), BerriUp ekimenak erabaki du 3. Azelerazio Programaren deialdia irekitzea. 

Proposamen hori produktu edo zerbitzu teknologiko bat garatzen ari diren eta merkaturatzekotan diren ekintzaile guztiei zuzentzen zaie, horixe baita ZALANTZA HANDIEN unea: Zein urrats eman behar dira orain? Ba al dugu lantalde egokirik ekintzailetzan jarduteko? Nola zuzenduko gara merkatura? Une egokia da berrikuntza hau merkaturatzeko? Nola finantzatuko dut nire produktu edo zerbitzua? Zalantza asko, fronte asko irekirik, eta, oro har, baliabide gutxi, erronka handi horri aurre egiteko.

 

BerriUp egoera horretan dauden ekintzaileentzako 4 hilabeteko Azelerazio Programa bat da, eta ondoko hauek eskaintzen ditu:

  • -50.000 €ko inbertsioa
  • -Profesional talde bikain batek (ekintzaileak, enpresariak eta Startup-en munduko adituak) eskainitako tutoretza edo mentoring-a.
  • -Askotariko gaiei buruzko aholkularitza: lege kontuak, zerga kontuak, onlineko marketina, DBLO, segurtasun informatikoa, nazioartekotzea, jabetza industriala…
  • -Co-Working espazioa
  • -Proiektu bakoitzerako laguntza pertsonalizatua

 

Proiektu berritzaileak zituzten 82 startup-ek eman zuten izena BerriUp programaren aurreko deialdian, eta horietatik 3 aukeratu ziren Azelerazio Programan parte hartzeko. BerriUp programak emendatu egin nahi du izena emandako startup-en kopurua eta Programan parte hartuko dutenena.

 

Deialdiaren datuak:

  • -Deialdiaren azken eguna: ekainak 20
  • -1. aurre-aukeraketa: uztailak 8
  • -Hautaketa Batzordea: uztailak 15
  • -Azken erabakia eta jakinarazpena: uztailak 22

 

Informazio gehiago nahi duenak sar dadila www.berriup.com web orrian edo eska dezala argibide gehiago helbide honetan: info@berriup.com

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow