‘XtartUP Xperience’, benetako enpresa esperientzia bat bizitzeko aukera

11 August, 2016

ZITEK-en laguntzaz antolatutako kurtso honek UPV/EHU’ko ikasleek eta bertan ikasten ibilitako titulatu berriek beren ekintzaile gaitasunak ezagutu eta garatzea du helburu.

Zeure burua ikustarazteko eta zeure gaitasun profesionala erakusteko aparteko aukera duzu. Kontrolatutako ekintzailetza ingurune honek, lan munduan barneratzeko aukera emango dizu. Honekin batera, zeure proiektuari hasiera emateko eta proiektua bera besteen aldean nabarmenagoa izateko beharko dituzun esperientzia, ezagutza eta kontaktuak eskuratu ahal izango dituzu.

 

LAN METODOLOGIA

Lau pertsonaz osaturiko taldeetako batean arituko zara; giro gazte, sortzaile eta berritzaile batean. Bertan, gure kurtsoko kontseilari eta adituek eskainitako informazioaz, erakunde baten barruko barne-ekintzailetza erronka bat ebatzi beharko duzu.

XTARTUP XPERIENCE-rekin elkarlanean ari diren enpresa eta startup-ek beren ekintzekin erlazionatutako erronka bat proposatuko dizuete, zu eta zeure taldekideek arazoari irtenbidea eman beharko liokeen “BERRIKUNTZA” departamentukoak zaretelako itxura egin dezazuen.

Uneoro erronka hau ulertzen, dituzuen aukerak identifikatzen eta enpresarako zeuen proposamenak garatzen lagunduko dizuen kontseilari bat izango duzue.

 

KNOWLEDGE:

Lehenengo atal honen helburua erronkaz kontzientzia hartzea eta taldea eta egin beharreko lana tinkotzea izango da. Kurtsoaren zati hau 2016ko urritik abendura bitartean garatuko da. Elkarlan aktiboko zortzi ekitaldi izango dira, kontseilari batek susperturik.

 

PRACTICE:

Bigarren atalean, planteaturiko enpresa erronkari irtenbidea emateko proposamen konkretu bat diseinatzean oinarrituko gara. Kurtsoaren bigarren zati hau beste zortzi ekitalditan garatuko da, 2017ko otsail eta maiatz bitartean.

 

Info +:
 www.xtartupxperience.es

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow