Harpidetu zaitez gure newsletter-ak jasotzeko
Ezagutu euskal industria berriari buruzko albisteak, laguntzak eta ekitaldiak
Hemen kontatuko dizuguInbiomed Fundazioak Donostian duen VIVEbioTECH spin-off bioteknologikoak gaixotasun arraroen aurkako terapietan erabiliko diren bektore biralak ekoizteko gela zuria abiarazi du.
VIVEbioTECH-en gunea, Estatu espainiarrean dagoen era horretako lehena, biorreaktorez hornitutako 90 metro koadroko gela zuria da. Horrez gain, konpainiak zazpi lanpostu dituen 210 metroko koadroko laborategia.
Gaixotasun arraro gehienak jatorri genikokoak dira, eta 3 mila pertsonak baino gehiagok pairatzen dituzte Estatuan. Gaixotasun hauek, gene jakin baten behar ez bezalako funtzionamenduak eragindakoak dira, eta horien tratamenduan erabiltzen diren tekniken bitartez, kaltetutako genea gene osasuntsu batez ordezkatzen da. Teknika honetan, bektore biralak erabiltzen dira genea zelularen barrualderaino eramateko.
Enpresa gipuzkoarrak Parkinson eta minbizia bezalako gaitzetarako bektore biralak ere ekoizten ditu.
Bektore biralak baldintza berezietan sortzen dira, terapia klinikoko saiakuntzetan pazienteei aplikatu ahal izateko.