Veoliak energia kudeatzeko zentro aitzindaria inauguratu du Bizkaian

9 December, 2015

Veolia multinazional frantziarrak, Europan aitzindaria den hubgrade edo kudeaketa-zentroa inauguratu du Zamudioko Teknologia parkeko instalazioetan, bezeroen instalazio energetikoak telematikoki kontrolatu ahal izateko.

Gune berria prestatzeko 4,5 milioi euroko inbertsioa egin behar izan du, baina tresna honi esker, Veoliak Espainiako hainbat lekutan kokatuta dauden 2.000 instalazio baino gehiago denbora errealean ikuskatu ahal izango ditu.

Inaugurazio-ekitaldia abenduaren 4an egin zen, konpainiak Bizkaian duen Giroa Veolia filialaren egoitzan, Iñigo Urkullu lehendakaria, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburua eta Elena Unzueta Iraunkortasun eta Ingurune Naturaleko diputatua tarteko zirela.

Bertan izan ziren, halaber, José Mª Vázquez Eguskiza Giroa Veoliako ohorezko presidentea, Juan Mª Taracena konpainiako zuzendari nagusia eta Hervé Peneau Veolia Espainiako kontseilari ordezkaria, besteak beste.

Inauguratutako esparrua, Veoliaren Espainiako bezeroen instalazioak denbora errealean aztertu eta kudeatzeko kontrol nagusia da.

Zentroaren helburu nagusia, instalazioen energia-kontsumoa optimizatzea da,  emaitzen kontrolaren eta etengabeko jarraipenaren bitartez, energia-aurrezkia bermatuz eta karbono dioxidoaren emisioak murriztuz.

“Veolian lanean dihardugu egunez egun, gure bezeroen baliabideak optimizatzeko. Etengabeko hobekuntzaren aldeko bokazio horren emaitza dugu, Espainian sortutako energia-eraginkortasunerako lehen hubgrade edo zentro aitzindari hau, datuen azterketan oinarrituta erabakirik onenak hartzea ahalbidetuko diguna”, ziurtatu du Pedro Prádanos Pedro Prádanos Veolia Espainiako eragiketa zuzendariak.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow