Natura bera erabiliz kutsatutako lurzoruak garbitzea

20 July, 2016

Hainbat euskal erakunde parte hartzen ari dira, kutsatutako lurzoruak berreskuratzeko fitorremediazioaren erabileran aurrera egitea proposatzen duen europar proiektu batean

 

Neiker Nekazaritzako Ikerketa Institutua, Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU) , eta Gasteizko Ingurugiro Gaietarako Ikastegia PhytoSUDOE europar proiektuan parte hartzen ari dira, kutsatutako lurzoruetan bioaniztasuna berreskuratzen lagunduko duten fitorremediazioko soluzioen inplementazioan aurrera egiteko asmoz.

 

Zehazkiago esanda, Neiker institutuak fitorremediazio-sistemen eraginkortasunaren ebaluazioan lan egingo du. Kutsadura garbitzeko teknika hauek, ingeniaritza zibileko metodoak baino inbasio-joera txikiagokoak, landare eta onddoen erabileran oinarritzen dira.

 

Zientzia Ikerketarako Kontseilu Nagusiak koordinatutako proiektu honek Santiago de Compostelako Unibertsitatea, Institut National de la Recherche Agronomique delakoa, Coimbrako Unibertsitatea, Portugalgo Unibertsitate Katolikoa, Aveiroko Unibertsitatea eta Portugalgo Energia eta Geologiako Laborategi Nazionala ditu partaide.

 

Ekimen honen bitartez, fitorremediazioak dituen ingurumen, ekonomia eta gizarte arloetako onurak frogatu nahi dira, kutsatutako lurzoruen jabeei honelako teknikak barra-barra erabiltzera animatuz.

 

Lurzoruen kutsadura Europako hego-mendebaldean oso hedatuta dagoen ingurumen arazoa da. Konposatu kutsatzaileek lurzoruak aldatzen dituzte eta eragin zuzena izan dezakete uraren kalitatean, bioaniztasunean, elikadura arloko segurtasunean eta giza-osasunean.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow