Unibertsitateko hiru ikaslek mundua aldatu nahi dute beren proiektuarekin: Sustainable Week

31 March, 2016

Edu Iracheta, Ane Aldaya eta Laura Ruiz unibertsitateko hiru ikasle dira, Publizitate eta Harreman Publikoetako azken urtea egiten ari direnak eta prest daudenak apirilean iraultza ekartzeko Bilbora. Nola? Beren proiektu berriarekin: “Sustainable Week”.

 

Sustainable Week ekimen pribatu bat da, irabazi asmorik gabea eta xedetzat duena Nazio Batuek ezarritako Garapen Sostengarriko Helburuak betetzen laguntzea. Zitek, Bilbao Ekintza eta Beaz Bizkaia erakundeek babesten dute Sustainable Week ekimena.

 

Edu Iracheta, Ane Aldaya eta Laura Ruizek sortu dute Sustainable Week, Garapen Sostengarria sustatzeko. Besteak beste, foro bat antolatuko dute Bilbon apirilaren 27an, sostengarritasuna lantzeko bere hiru dimentsioetan: arlo ekonomikoa, soziala eta ingurumenari dagokiona.

 

Foro horretan partaide izango dira Garapen Sostengarriaren arloko enpresa eta antolakundeetako ordezkariak: Slow Fashion Next, BC3 Research, Hermenus, Open Kolektiboa, Pez Estudio, Tytti Thusberg, Cocouse, Fair Saturday eta Bikonsulting.

 

Era berean, Sustainable Week-ek hainbat ekimen antolatu ditu sostengarritasunaren kontzeptua hiritarrei hurbiltzeko:

 

Moda sostengarriaren erakusketa, Fashion Revolution nazioarteko mugimenduan integratua.

 

Zinema sostengarriari buruzko jardunaldia, Unesco Etxea, Caostica, Zinegoak eta Cine invisible ekimenekin batera.

 

Sustainable Week Saria, startup sostengarrienarentzat.

 

 

Info+: www.sustainableweek.com/programa.html

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow