Euskal soluzio teknologiko batek tratamendu antikoagulatzaileen kontrola hobetuko du

12 May, 2016

Ekimena berrikuntza teknologikoa bultzatzea xede duen Gaitek programaren bitartez finantzatu da.

Gaixotasun kardiozirkulatorioak dituzten pazienteen bizi-kalitatea hobetzearren, Bilbomatica enpresak, GAIA klusterrak eta Gipuzkoako Antikoagulatuen Elkarteak elkarlanean dihardute, ahozko tratamendu antikoagulatzaileak hartu dituzten pazienteen bilakaera klinikoaren jarraipena egitea ahalbidetuko duen sistema teknologiko bat garatu ahal izateko.

e-COAGUTEK + izeneko proiektu hau, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak produktu, zerbitzu eta enpresa zientifikoen eta teknologikoen garapena sustatzeko abian duen Gaitek programaren bitartez finantzatu da.

Hipertentsioa, diabetesa, obesitatea, sedentarismoa edota tabakismoa bezalako faktoreak direla medio, tratamendu antikoagulatzaileak behar dituzten gaixotasun kardiozirkulatorioen prebalentzia igotzen ari da. Bakarrik Euskadin, 40.000 pertsonak baino gehiagok hartzen dituzte era horretako sendagaiak.

Tratamendua oso eraginkorra da, baina jarraipen eta kontrol-arau zorrotz-zorrotzak eskatzen dituzte. Testuinguru honetan, e-COAGUTEK proiektuaren helburua, koagulazio-mailak eguneroko kontrolatu, tratamendua doitu eta gaixoen bilakaerari buruzko informazio osoa eskuratzea erraztuko duen sistema bat abian jartzea da.

Bestela esanda, xedea, paziente antikoagulatuei eta osasun arloko profesionalei haien osasuna zaintzen lagunduko dien soluzio teknologiko bat lortzea da.

Sistemak tratamenduaren kontrolarekin, dosien agendarekin, tratamendu egokia eragozten duten faktoreei buruzko informazioarekin, denbora errealeko ikuskapen profesionalarekin eta pazientearen eta medikuaren arteko komunikazio zuzenarekin zerikusia duten programa espezifikoak uztartzen ditu.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow