4.0 Industrian aurrera egiteko kudeaketa kolaboratiboko plataforma

13 apirila, 2016
Tecnaliak zerbitzu aurreratuen garapena laguntzera bideratuko Europako proiektu bateko buru da

Tecnalia korporazio teknologikoa, manufaktura- enpresei 4.0 Industrian aurrera egiteko aukera emango dien Europako proiektu bateko buru da. Proiektu horretan zerbitzu aurreratu eta adimendunen diseinu, garapen eta kudeaketa kolaboratiboari laguntzen zaio.

ProSEco deituriko iniziatibak zazpi milioi euro baino zertxobait gehiagoko aurrekontua du, eta horietako bost, Europar Batasunak eman ditu, berrikuntza bultzatzeko Zazpigarren Programa Markoaren bidez.

2017an bukatuko den proiektuaren testuinguruan, plataforma kolaboratiboa garatu da. Plataforma horrek  industriei, negozioaren etekina eta konkurrentzia- abantailak hobetzeko zerbitzu pertsonalizatuak garatzen lagunduko die.

Azken urteetan, manufaktura- enpresak, fabrikazio prozesuaren funtzionalitate eta optimizazioaren bitartez, produktu onak lortzean oinarritu dira.

Hala ere, industria sektoreak, bere bizitza erabilgarrian zehar, argindarrak eta mantentze lanek eragindako produktuen funtzionamenduagatiko kostuek bezeroentzako eragin ekonomiko eta ekologiko handia duela antzeman du.

Testuinguru honetan, ProSEco iniziatibak makina eta bere testuinguruaren (Ambient Inteligent) erabilerarekin erlazionatutako informazioaren atzemate eta ustiapenean jarri du arreta, bezeroei zerbitzu hobeak eskaintzea eta makina berrien mantentzean eta diseinuan eragina izan dezaketen erabilera patroiak ateratzea ahalbidetuko duen lanerako eredu berri bat sortze aldera.

2013an abiarazitako iniziatiban, Wolkswagen, Electrolux, Desma, Ona edo Alberdi enpresek, baita zentro teknologikoek eta unibertsitateak ere parte hartu dute.

4.0 Industria, fabrikazio gehigarria, robotika kolaboratiboa, ikuspen artifiziala, errealitate gehitua edo prozesu produktiboen Big Data bezalako teknologia elektronikoen, informazioaren eta komunikazioen (TEIK) integrazioan oinarritzen da.

 

ProSEco proiektua

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow