Euskarazko ikerketaren aldeko apustua

26 July, 2016

Elhuyar Fundazioak eta Neiker Nekazaritza-Ikerketarako Institutuak euskara sustatzeko hitzarmena sinatu dute

 

Ikerketa esparruan ere euskararen erabilera bultzatzeko asmoz, Elhuyar Fundazioak eta Neiker lehen sektoreko ikerketa zentroak, hiztegi bat sortu edota sariketa bat eratzea bezalako ekintzak abian jartzea aurreikusia duen lankidetza-hitzarmena sinatu dute.

 

Hitzarmen honi atxikita, erakundeek euskarazko ikerketa sari bat eratzea aurreikusi dute, eta horretarako, euskararen nahiz lehen sektorearen esparruetan ospe handia duten pertsonek osatutako epaimahaia aukeratuko dute.

 

Agirian, halaber, lehen sektoreko terminologia hainbat hizkuntzatan bildu eta nekazaritza zein abeltzaintza jarduerekin lotutako terminoak normalizatzen lagunduko duen hiztegi bat lantzeko konpromisoa zehaztu da.

 

Tresna honek lehen sektorean sortu ohi diren askotariko terminoen aniztasun zabala eta esamoldeen aberastasun linguistiko paregabea bildu eta eskainiko ditu, kontrol semantikoak beteko dituen metodologia baten laguntzaz.

 

Proiektu honetan, Elhuyar arduratuko da adierak bilduko dituen hiztegia diseinatu eta honen edukia kudeatzeaz, eta Neikerren eginbeharra ezagutza zientifikoa eta teknikoa gaineratzea izango da.

 

Hitzarmen honen bitartez, Neiker, zientzia gizartean zabaldu eta euskararen erabilera normalizatzea xede duen Elhuyar Fundazioko Patronatuko kide bihurtu da.

 

 

Elhuyar Fundazioaren aurkezpen bideoa

[embed_blog_up_euskadi id=”2″]

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow