Transordiziak gas likidotuaren alde apustu egin du

7 July, 2016

Enpresak gas natural likidotua erregaitzat erabiltzen duen kamioi-flota oso bat erostea aurreikusi du

Ibilgailu industrialak darabiltzan Transordizia nazioarteko garraio konpainia gipuzkoarrak iragarri duenez, 2,5 milioi euro inbertituko ditu erregaitzat gas natural likidotua baino erabiltzen ez duen kamioi-flota bat erosteko.

Proiektua konpainiaren 2016-2019ko plan estrategikoaren barruan gauzatuko da, eta horren ondorioz, 30-40 lanpostu sortuko dira, enpresak esku artean darabiltzan aurreikuspenen arabera.

Une honetan, Irungo enpresak tankera horretako bost ibilgailu eskatu dizkio Iveco fabrikatzaileari, eta datozen urteotan, era horretako 25 ibilgailu erosteko asmoa du.

Ekimenak Energiaren Euskal Erakundearen (EVE) babesa izan du, erakunde honek dieselaren ordez erregai jasangarrien erabilera bultzatzeko darabilen asmoari jarraiki.

Enpresak erosi duen gas likidotuko lehen kamioia izan da, aste honetan bertan, erregai hori erabiliz distantzia luzeko europar ibilbide bat egin duen lehendabiziko ibilgailua, Madrildik abiatu eta Alemaniako Hamburg hiriraino iritsi baita.

Konpainiaren esanetan, lorpen hau “2013az geroztik bultzatzen ari den berrikuntza prozesuari” lotuta dago. Prozesu honi esker, distantzia laburragoko probazko ibilbideak egin ahal izan ditu.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow