Transit cities: kulturak hiria eraldatzeko duen indarra

28 July, 2016

Udazkenean Bilbon egingo da Urbanbat-Hirigintza eta berrikuntza sozialeko jaialdiaren 5. edizioa.

 

Urbanbat jaialdiaren helburu nagusia da hiriari buruzko ikuspegi alternatiboak partekatzea, elkarrekin bateratuz hiriko espazioa sortzeko eta bertan bizitzeko modu desberdinak esploratzen dituzten proposamenak. Ikuspegi hori abiapuntutzat hartuta, urrian eta azaroan egingo da topaketaren aurtengo edizioa, Transit cities: territorios en transición lelopean.

 

Jardunaldietan aztergai izango da nola kultura gai den lurraldea eraldatzeko, eta jaialdiaren markoan, deialdi bat zabaldu da beren esperientziak partekatu nahi dituzten proiektuentzat. Deialdi hori beraizik zuzenduta dago Europa osoan egin diren ekimen berritzaileei, baldin eta helburutzat badute hiriaren eraldaketa positiboa bultzatzea, elkarrekin uztartuz hirigintza parte-hartzailea, gizarte ekintza, arkitektura eta kultura edo artea.

 

Deialdia zabalik dago irailaren 14ra arte, eta hautatutako proiektuak jaialdiko programan sartuko dira, azaroaren 23an egingo den aurkezpen laburren espazioan. Sormen kolektiboko tailer batean ere parte hartuko dute, non berdinen arteko aholkularitza-jarduerak egingo baitituzte ekimen guztiak aberasteko. Saio horiek azaroaren 23tik 26ra egingo dira.

 

Aurreko urteetan Urbanbat ekitaldiak Hiri Ikusezina, Alterotopiak eta mundu fisikoaren eta birtualaren arteko Espazio Hibridoak bezalako gaiak jorratu ditu; eta 2016ko edizioan aztertuko da nola sartu den kultura hiri guztietako estrategia urbanistikoetan. Kulturaren ikuspegi horrek, hots, kultura garapen ekonomikorako tresna bezala erabiltzeak hiri asko homogeneizatu ditu, lehentasuna eman zaiolarik diru-sarrerak sortzeari tokian tokiko nortasunaren eta paisaiaren gainetik. Ikuspegi horren aurrean, topaketaren helburua da elkarrekin bateratzea kohesio soziala eta hiriko bizi-kalitate hobea sustatzeko proposamen eta ikuspegi alternatiboak.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow