ToursRioja, “Emozioak partekatuz” Arabar Errioxaren bihotzean

10 June, 2016

Miguel Ángel Fernández ekintzaile arabarrak eta The Movie Virtual enpresako José Ignacio Torres gipuzkoarrak beren ezagutzak batu dituzte, mota guztietako bidaiariei laguntzeko Errioxako plazerak deskubritzen, gozatzen eta erreserbatzen. Horrela sortu da ToursRioja, Errioxako zerbitzu, jarduera eta turismo arloko enpresen erreserba eta onlineko salmenta zentrala.

Plataforma berri horretan Errioxak daukan onena aurkeztu dute: ardoak, herriak eta bertako jendea; hori guztia bateratzen dute antolatutako tourrekin, jarduerekin eta EnoGastronomiarekin, une ahaztezinak eskaintzeko erabiltzaileari.

 

Arabar bat eta gipuzkoar bat elkarrekin Errioxa mundura proiektatzeko proiektu batean…
Bai, izan ere, bai Donostian eta bai Arabar Errioxan balio handia ematen diogu turismoari.
Uste dut oso interesgarria dela kontzeptuak eta lan estiloak batzea, eta hori guztia turismo gastronomikora eta sentsibilitate desberdinetara zuzentzea.
Horrela, balore eta erreferente handiak eman dizkiogu ToursRioja ekimenari.
Gutako bakoitzak ekarritako sinergiak elkarrekiko osagarriak dira. Hala, hutsune bat bete dugu, Arabar Errioxako Enoturismoaren eskaera bat ase dugu.

 

Proiektu ekintzaile bat partekatzen duzue elkarrekin, eta “Emozioak partekatuz” da zuen leloa

Proiektu pertsonal honek hasiera bitxia du. Aspaldi ohartu nintzen ToursRioja erreferentea izan zitekeela Arabar Errioxan, eta, ideia landu ondoren, orain nire bazkide denari aurkeztu nion ekimena. Entzun zidan, nigan eta nire proiektuan sinetsi zuen, eta proiektua taxutzen lagundu zidan.
Horrela, ia nahigabe, sortu zen gure eslogana, egun ToursRioja ekimenaren marka dena: “Emozioak partekatuz”. Balore horiek transmititu nahi dizkiegu gure bezeroei; erakutsi nahi diegu gure artean badela salerosketa komertzial bat baino zerbait gehiago, hots, emozioak eta sentimenduak transmititzen ditugula.

 

Zeintzuk dira une honetan eskaintzen dituzuen zerbitzu garrantzitsuenak?

Arabar Errioxako zerbitzuak eta produktuak online erreserbatzeko lehen plataforma da ToursRioja.
Komunikazio, sustapen eta salmenta kanal berri bat da; erabiltzaileek klik bakarrean deskubrituko dute Arabar Errioxako herriek duten eskaintza turistiko eta kulturala, ostatuak, jatetxeak, bisita gidatuak, jarduera enologikoak, e.a.
Funtsean, ToursRioja onlineko erakusleiho bat da Arabar Errioxako enpresa guztientzat eta aukera ematen die balizko bisitariei zuzenago iristeko Errioxak eskaintzen dituen zerbitzu guztietara.
Hala, bidaiariei laguntzen diegu gure eskualdeko plazerak deskubritzen, gozatzen eta erreserbatzen, modu azkar, eroso eta seguru batean.
Ba al zegoen erreserba zentral on baten premia Errioxan?

Bai, nik dakidala behintzat, Araban ez dago beste enpresarik ToursRioja ekimenak eskaintzen dituen aukerak eskaintzen dituenik, ez dago horrelako onlineko beste plataformarik.
ToursRioja-k badu onlineko gainerako webgune turistikoetatik bereizten duen ezaugarri bat: Arabar Errioxako zerbitzu, produktu eta baliabide turistiko guztien eskaintza biltzen du, hau da, erreserben zentral honek aukera ematen du merkatu osoko zerbitzu edo produktu bat erosteko.
Ez pentsa direktorio bat denik; direktorioek publizitatea eta informazioa bakarrik ematen dute, ez dute eskaintzen onlineko salmentarik.

Gainera, onlineko beste enpresa batzuek produktu eta zerbitzu propioak bakarrik eskaintzen dituzte, eta ez merkatuan dauden guztiak.
Horregatik betetzen du ToursRioja ekimenak negozio espazio hori, Araban eta Arabar Errioxan orain arte beste inork bete ez duena.

 

Errioxan altxor handiak daude herri txiki bakoitzean, eta horrelako tokiak ez dira ugariak…

Guztiz ados nago. Hori ere bageneukan buruan ToursRioja sortu genuenean, gure asmoa baita Errioxako produktu eta zerbitzu turistiko guztiak eskaintzea, batik bat, herri ezezagunetan daudenak.
Esaterako, Arabar Errioxan aipatzekoak dira Labraza eta Gatzaga-Buradon hiribildu monumentalak; Moreda eta bertako olioaren eta ardoaren kultura; Navaridas eta Burdin Aroko interpretazio zentroa; Paganos, non Ortiz de Zarate inkisidorearen familia-etxea baitago eta zeinaren fatxadan idatzita ageri baitira “El mundo es ansí” hitzak, Pío Baroja inspiratu zutenak; eta hainbat jarduera enoturistiko, adibidez Eltziegoko lore eta baratze azoka, edo Navaridaseko ardoaren azoka historikoa. Nahi adina herri eta jarduera sar ditzakegu zerrenda horretan, denek dituztelako beren berezitasunak eta denek merezi dutelako aipatuak izatea.

 

Zeintzuk dira Arabar Errioxako oraingo eta etorkizuneko turismoaren ardatz tematikoak?
Arabar Errioxako turismoaren oinarriak oso anitzak dira.
Badaukagu EnoGastronomia, sukaldaritza tradizionalean oinarritzen dena eta baita ere abangoardiakoa; badauzkagu natura eta paisaia.
Etorkizunari begira, berriz, uste dut uztartu beharko liratekeela bizipenak eta Arabar Errioxako kultura eta bizimoduan egindako murgilketa. Eta, horrekin batera, baita ere turismo kulturala.

 

 Info +: www.ToursRioja.com

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow