Topaketa IKOR enpresan: maiatzak 6

19 April, 2016

Datorren maiatzaren 6an, gure zain izango dira IKOR enpresan barne-ekintzailetzako beren esperientziaz hitz egin eta elkarrekin ikasteko. Up!Euskadi Barne-ekintzailetza sustatzeko Ekimenaren barruan, azken hilabeteotan era onetako bilerak, “Topaketa” deritzatenak, burutzen ari gara, geure enpresa eragileen esperientziak ezagututa partaideak inspiratzeko. Aukera hobezina da esperientziak partekatu, ikaspenak eta ikaskizunak elkarrekin lantzeko, eta kasu honetan bere ADNan barne-ekintzailetza txertaturik daraman eredua ezagutu ahal izango dugu.

 

Topaketan parte hartzeko tokia mugatua da ezinbestean eta beraz, albait azkarren izena ematea gomendatzen dugu. Izena eman

 

IKOR Gipuzkoako enpresa globala da, berrikuntzarekin erro-errotik konprometituta. Espainian, Txina eta Mexikon dituen produkzio-guneetatik zerbitzu integralak ematen ditu zirkuitu elektronikoen diseinu eta ekoizpenean, hornitze-kate osoko soluzioak barne, eta mundu mailan liderrak diren enpresa industrial eta teknologikoentzat.

 

Topaketaren egitaraua ondokoa da:
09:30 – 09:45 Parte hartzaileei harrera
09:45 – 10:15h IKOR aurkeztea
10:15 – 11:15h IKOR instalazioak bisitatzea
11:15 – 12:15h IKOR enpresaren barne-ekintzailetzako eredua
12:30h Koktela

 

Esperientzia dastatzen hasteko, hona hemen IKOR enpresaren barne-ekintzailetzako kasuari buruzko bideo laburra
[embed_blog_up_euskadi id=”1″]

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow