The Open Shoes, 3D teknologiako startup onena gisa saritu dute Sónar-en

28 June, 2016

Inprimatze digitalaren bitartez oinetakoak egitean espezializatutako euskal konpainia, Bartzelonako jaialdiaren azken edizioan aintzatetsi dute

Bartzelonako musika aurreratuaren Sónar jaialdiak, 3D teknologiako start onenaren kategorian, The Open Shoes euskal enpresa saritu du, inprimatze digitalaren bitartez oinetakoak diseinatzeari eta manufakturatzeari dedikatutako mikroenpresa.

Konpainia, mundu osoko beste hogeita hamar startups-ekin batera, bulegoentzako soluzio digitalak eskaintzen dituen Ricoh multinazionalak babestutako  Sonar+D sailean parte hartzera deitu izan zuten.

Enpresako arduradunek, jaialdiaren sinboloaz, plaka oroigarriaz eta Ricoh-k banatzen duen Leapfrog Creatr HS inprimagailuaz osatutako sari berezia jaso zuten.

Firmaren komunikatu baten arabera, jaialdian The Open Shoes-ek zuen standak bisita anda jaso zituen, horien artean Bartzelonako Alkate Ada Colaurena, proiektuarengatik interesa agertu zuenarena.

“Ekitalditik akituta ateratzen zarenean, baina irribarrea aurpegitik ezabatzerik ez dagoenean, zure itxaropenak bete ezezik, gainditu ere egin dituzunaren seinale da” adierazi dute The Open Shoes-eko arduradunek.

 

The Open Shoes konpainiaren aurkezpena

[embed_blog_up_euskadi id=”2″]

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow