Ternua, berrikuntzaren alde

8 azaroa, 2017
Ternuak material aurreratuen garapenean aurrera egin nahi du

Euskal konpainiak akordio bat lortu du Tecnaliarekin I+G+b arloko proiektuak bultzatzeko

 

Abenturako kiroletarako arropa teknikoa ekoizten duen Ternua euskal enpresak akordio bat lortu du Tecnalia korporazio teknologikoarekin I+G+b arloko proiektuak bultzatu eta material aurreratuen garapenean aurrera egiten jarraitzeko.

 

“Esku artean darabiltzagun proiektuen garapena bizkortzea da ekimen honen helburua, aukera berrietara irekiz eta Ternua Grupoek I+G+b arloan duen ekosistema handituz”, ziurtatu du Eduardo Uribesalgo I+G arloko zuzendariak.

 

Egoitza Arrasaten duen konpainia honek bere jardueraren ardatz estrategikotzat jo du material berrien bilaketari zuzendutako berrikuntza iraunkorra.

 

Testuinguru honetan, Tecnaliarekin lortutako akordioari esker, Ternuak ikerketaren esparruan esperientzia luzea duen bidelagun baten laguntza izango du, esku artean darabiltzan berrikuntza arloko proiektuak garatu ahal izateko.

 

“Interesgarritzat jo genuen Tecnaliaren kategoriako aliatu baten laguntza izatea, I+G sailetik bideratzen ari den jarduera trinkoari erantzun egituratua eta efizientea eman ahal izateko. Bazkide teknologiko berri honen lankidetzaz, arintasun handiagoaz ekin ahal izango diegu berrikuntza arloan ditugun erronkei”, gaineratu du Uribesalgok.

 

Konpainia 1994an eratu zen, eta Ternuaraino joaten ziren antzinako euskal bale-arrantzaleen espiritu abenturazalean inspiratuta, Ternua izena hartu zuen.

 

Ternua konpaniaren aurkezpen bideoa

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow