Gipuzkoako teknologia, desgaitasuna duten pertsonen komunikazioaren mesedetan

11 apirila, 2016
Irisbondek Madril, Leon eta Cadizko zentroak hornituko ditu

Lagundutako komunikazio-sistemetan espezializatuta dagoen Irisbond enpresak akordio bat lortu du Adinekoen eta Gizarte-Zerbitzuen Institutuarekin (IMSERSO), erakunde honek kudeatzen dituen zenbait zentrotan, ordenagailuak ikusmenaz kontrolatzea ahalbidetzen duen teknologia ezartzeko.

Bien artean sinatutuako hitzarmenaren arabera, Irisbondek gailuak doan instalatuko ditu Madril, Leon eta Cadizko zentroetan, desgaitasun handiak dituzten pertsonen komunikazioa errazteko.

Zentro onuradunek gailuak hobetzeko iradokizunak egin eta patologia zehatzetarako diseinatutako software berriak garatzen lagunduko dute.

Enpresa sortu zuen Eduardo Jauregiren esanetan, behar-beharrezkoa da esparru publikoak eta ekimen pribatuak elkarlanean jardutea, “mendekotasuna duten pertsonen bizi-kalitatea hobetu ahal izateko”.

Donostian finkatutako enpresa honek urtarrilean iragarri zuenez, ordenagailuak begiradaz kontrolatzeko 21 ekipo banatu zituen Txilen, mugitzeko zailtasunak dituzten pertsonei zuzenduta.

Irisbondek ikusmen artifizialeko teknologien garapena du ardatz, Vicomtech‐IK4 bazkide teknologikoaren laguntzaz, eta han-hemenka hedatua duen banatzaile-sareari esker, presentzia ezinago zabala lortu du Argentinan, Txilen, Perun, Estatu Batuetan, Hego Afrikan, Indian eta Finlandian, besteak beste.

Iturria: Euskadi Tecnología

 

Irisbond-en aurkezpena

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow