Tecnaliak eta Energiaren Euskal Erakundeak olatu- energiaren kostua erdira murriztea dute helburu

23 February, 2016

Energia iturri berriztagarrien ezagutzan eta ustiapenean aurrera egite aldera, Tecnalia korporazio teknologikoak eta Energiaren Euskal Erakundeak (EEE) olatuen indarrak eragindako energiaren kostua %50 murriztea helburu duen Europako ikerkuntza proiektu baten parte hartu dute.

Open Sea Operating Experience to Reduce Wave Energy Cost (Opera) deituriko ekimenean Iberdrola Ingeniería y Construcción-ek parte hartzen du eta ekimen horrek itsasoan egin beharreko operazio lanen kostuak murriztuko dituen teknologia bat garatzean datza.

Proiektuak gainera, nazioarteko estandarrak ezartzea azkartu eta ziurgabetasun eta arrisku teknologikoak murriztu nahi ditu, bai itsasoko lanenak, bai negozioaren ustiapenarenak.

Opera ekimenak, baldintza errealak kontuan hartuz, olatu- energia sorgailu bat martxan izango du, gutxienez bi urtez operazio datuak bildu eta aztertuko dituena.

Entsegu hauek Bizkaiko kostaldean kokatutako Bimep itsas- entsegu plataforman eta Mutrikuko olatu- energia plantan egingo dira, biak ere EEE kudeatutako instalakuntzak.

Operaren partzuergo arduradunean gainera honako hauek parte hartzen dute: Edinburgoko Unibertsitatea, Exeterreko Unibertsitatea, Corkeko Unibertsitatea, Portugaleko Goi Institutu Teknikoa, Kymaner, Oceantec, DNV GL eta Global Maritime.

Europar Batasunak, berrikuntza eta ikerkuntza bultzatzeko Horizon 2020 programaren bitartez ekimen hau finantzatzen du.

Olatuek, Euskadiko elektrizitate- beharren %10 inguru sor dezakete eta berriztagarriak diren beste energia iturri batzuen, esaterako eguzki- eta haize- energiaren osagarri dira.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow