Tecnalia-k Circe-rekin bat egin du printzipio aktibo farmazeutikoen birformulaziorako

15 July, 2015

Tecnalia euskal korporazio teknologikoak akordioa itxi du Mallorcan egoitza duen Circe Crystal enpresa bioteknologikoarekin, industria farmazeutikorako printzipio aktiboen birformulazioan baterako lana egiteko asmoz.

Entitate bien arteko akordioak, jada komertzializatutako printzipio aktiboen propietate farmakologikoak hobetzea ahalbidetuko du, poliformo eta kokristalak bezalako forma solido berrien bilaketa eta karakterizazioaren bitartez.

Orain dela urte batzuk arte, erabilera farmazeutikoen printzipio aktiboen forma solidoak gatzei, hidratoei, solbatoei eta polimorfoei murrizten ziren. Hala eta guztiz ere, bioteknologiaren esparruan indarrez sartu dira kokristalak, solidoen konfigurazio berriak lortzea ahalbidetzen duen eta hain ezaguna ez den konposatu mota bat.

Kokristalen ikerkuntza poliformismoan datza, hau da, printzipio aktibo batek konfigurazio desberdinak hartzeko duen gaitasuna. Molekula bera da baina egoera kristalinoa desberdina; horregatik, bere propietate fisiko-kimikoak ere aldatzen dira.

Kokristalen aurkikuntzarekin, enpresa farmazeutikoek hobetutako medikamentuak komertzializa ditzakete eta jada existitzen diren soluzioen patenteak luzatu.

Tecnalia eta Circe-ren arteko akordioak, aurkitutako polimorfo eta kokristalen propietate farmakologikoak, galeniken birformulazioa, bio-baliokidetasunen ikerketak eta ikerketa klinikoentzako sorten fabrikazioa zehaztea du helburu.

Aliantza honen bitartez, bi entitateek iraungitzear dauden patenteak dituzten medikamentuak merkatuan hobeto kokatzeko proposamen berritzaileak eskainiko dizkiete enpresa farmazeutikoei.

Tecnalia-ko jarduerei buruzko aurkezpena

[embed_blog_up_euskadi id=”2″]

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow