Tecnalia-k 3D inprimatze teknologia duen kabledun robot bat garatu du

10 April, 2017

Robotak robotikaren, fabrikazio digitalaren eta 3D inprimatzearen alorretako azken aurrerakuntzak barne hartzen ditu

Euskal korporazio teknologikoak, tamaina handiko pieza pertsonalizatuak ekoizteko gai den sistema robotiko bat diseinatu du

 

Tecnalia euskal korporazio teknologiak, 3D inprimatze teknologia erabilita, tamaina handiko eta eraikin txikietako pieza pertsonalizatuak sortzeko eta eraikinaren egoerari buruzko informazioa denbora errealean lortzeko aukera ematen duen kabledun robot bat garatu du.

 

Kableen bitartez eutsitako robotak, industria-robot tradizionalen alternatiba dira, logistika, energia berriztagarriak edo ontzigintza bezalako sektoreetan. Espazio batean kokatzeko eskaintzen duen malgutasunagatik eta funtzionamendu moldakortasunagatik, robot hauek pieza txiki eta handien manipulazio eta muntatze automatikoa eta margotzea, muntatzea, ikuskaritza edo monitorizazioa bezalako prozesuen automatizazioa ahalbidetzen dute.

 

Euskal korporazioak komunikatu baten bitartez azaltzen duen bezala, teknologia berritzaileak, robotikaren, fabrikazio digitalaren eta 3D inprimatzearen alorretako azken aurrerakuntzak barne hartzen ditu eta Kataluniako Arkitektura Aurreratuaren Institutuarekin (IAAC) batera garatu izan da.

 

Automatari esker, egituren lehortze egoeraren datu termikoak lortzen dira eta ondorioz zimendatzea perfekziona daiteke; bide batez, oraindik ere fresko eta ez oso egonkorrak diren material xaflak gaineztatzea saihesten da.

 

15x11x16 metro dituen robotak, 3D inprimatze makina bat eta material buztintsurako estrusio- makina bat ditu. Sistema robotikoa, lan espazio handietara heltzeko gai da, fabrikatu beharreko piezen doitasuna bermatuko duen zurruntasuna segurtatuz.

 

Instalazio erraz batekin eta mantentze kostu baxuarekin, egun Tecnaliak Montpellier-en (Frantzia) dituen instalakuntzetan dagoen kabledun robota, datorren maiatzean Bartzelonan egingo den BB Cosntrumat berrikuntza ferian aurkeztuko dute ofizialki.

 

 

3D inprimatze teknologia duen kabledun robota

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow