Taldeko adimen emozionalak emaitza akademikoak hobetzen ditu

11 February, 2016

UPV/EHUko Qualiker ikerketa-taldeak  ikerketa bat egin du, bere bitartez neurtzeko taldeko adimen emozionala ikasgela baten testuinguruan eta adimen horrek ikasleen emaitza akademikoetan duen eragina. Ondorioen arabera, zuzeneko harremana dago adimen emozionalaren eta emaitza akademikoen artean, zeren, aztertutako ikasgeletatik, taldeko adimen emozionalean puntuaketa altuena dutenak dira baita ere batez besteko nota altuena dutenak.

Azterlanak dio (European Journal of Education and Psychology aldizkarian argitaratua) emozioek garrantzi handia dutela testuinguru akademikoan, baina orain arte ez zegoen ikasgela bateko taldeko adimen emozionala neurtzeko tresnarik. Ikerketa abiapuntutzat harturik, Qualiker taldeak galdetegi bat garatu du adimen hori kuantifikatzeko eta errendimendu akademikoan duen eragina frogatzeko.

Ikerketaren koordinatzaile Aitor Aritzetak azaldu bezala, “ikasgeletan, ikasleak oso sentikorrak dira esperientzia akademikoen esanahi emozionalarekiko, eta baita ere lagunen esperientzia emozionalekiko, oso hurbil dauzkatelako eta sozialki oso garrantzitsuak direlako”.

EAEko ikastetxeetako 59 ikasgelatan egin zen galdeketa, eta 13 eta 19 urte bitarteko 794 ikaslek parte hartu zuten. Eratorritako datuen arabera, giro emozional positiboak lagungarri dira informazioa prozesatzeko eta ikasitakoa errazago ulertzeko. Trait-Meta Mood Scale izeneko galdetegi hori hezkuntza-komunitatearen esku jarri da, izan ere, oso tresna baliagarria izan baitaiteke taldeko giro emozionalak diagnostikatzeko.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow